[audiolab] hots#2: La Habana

Tuesday, March 18th, 2008

[www.hots-radio.info]

habana.jpg

HOTS! Paisai Soinu irratiak aurkezten du:
Ibai Gogortza : La Habana

2007an Kubara egindako bidai baten soinu postala ekartzen digu Ibai Gogortzak. Kubatarren mintzaira berezi hori, beraien etengabeko kontakizunak, haurrak kalean jolasean, auto zaharren motorrak, turistak paseatzen dituzten zaldiak, txoriak… denek osatzen diute La Habanako soinu paisaia, baina ezaugarri nagusi bat badu Kubako ahots horrek, hori, dudarik gabe musika da. Habana zaharreko musikariak, kontzertu aretoetako orkestrak, kale musikariak, baita estudio batean (?) grabatzen ari den talde bat ere erretratatzen ditu Gogortzak honako postal honetan.

Read the rest of this entry »

AMANITA mailorder stop

Monday, March 17th, 2008

amanita.jpg

Azken 20 urteotan hainbat berri on eta nagusiki soinu berezi eskaini dizkigun AMANITA RECORDS (Miarritze) disketxe-banatzaileak cd salmenta behin betiko geldituko du. Ziur gaude erabaki zaila izan dela, nahiz eta musikaren salmenta bizitzen ari den egoera konplikatuaren aitzinean hasieratik disketxearen arduradun izan den Stephan Kriegerren burutik behin baino gehiagotan pasa den, baina egoera onartzea eta erabakia hartzea ez da seguruenik gozoa. Momentuz, avant-rock, dub, elektronikaz betetako katalogoko fondo guztia, salneurri berezian eskuragarri dago (gutxienez 40 euroko erosketa egin behar da) eta amanitaren webgunean kontsulta daiteke.

El sello-distribuidora AMANITA RECORDS (Biarritz) que durante los últimos 20 años tantas buenas noticias y sobre todo interesantes sonidos nos ha ofrecido, para definitivamente la venta de cds por correspondencia. Estamos seguros de que se trata de una complicada decisión que ante los cambios que esta sufriendo la distribución de discos ha rondado ya varias veces por la cabeza de Stephan Krieger, responsable desde su inicio del sello, pero que siempre cuesta asumir. De momento todo el fondo de catálogo, repleto de avant-rock, dub, electrónica etc se encuentra disponible en liquidación (compra mínima 40 euros) y se puede consultar desde la web de amanita.

[www.amanitarecords.com]

Derek Bailey on improvisation @ UBU

Friday, March 14th, 2008


Berriz ere (eta honekin asko doaz…) UBUk ikusentzunezko harribitxi batekin harritzen gaitu. 1992an erresuma batuko Channel 4 telebistak musika inprobisazioari buruzko lau saioz osatutako erreportai saila ekoiztu zuen. Derek Bailey musikari zenduak Jeremy Marr zuzendariarekin batera prestatu sail hau da beharbada inoiz telebistan inprobisazioari buruz sortutako analisi burutsu eta aipagarriena. Musika klasikotik hasi, eta musika erlijiotsuak, folklorikoak (india, andaluzia, kuba, afrika…) eta tradizionalak, dantzak, jazz musika eta noski inprobisazio askea bezalako alorretan sakonduz, 55 minutuko iraupeneko lau saio hauek ezinbestekoak dira musikaren berezko teknika honen historia eta eboluzio desberdinak ezagutzeko.

Saio guztiak UBUren webgunean online ikusi edo bertatik deskarga daitezke, beti bezala libreki.

[www.ubu.com]

ZEPPELIN 08

Thursday, March 13th, 2008

ENCABEZADO-CAST.jpg

Bertze batez bartzelonako ZEPPELIN jaialdiak musika arriskatuei buruzko edizio berria aurkezten digu. 2007an Andoaingo Bastero kulturunean eta Artelekun ospatu nahiz aurkeztu azken edizioaren ondotik isilune nabaria izan da Sonoscopek antolatu ekitaldiarena, oraingoan beti bezain interesgarri heldu zaiguna. Edizio berri honetan alde batetik, musika, erran dezagun “zailagoen” sorkuntzaren munduak kultur politiketan duen lekua aztertu nahi du zeppelinek, eta bertzetik gorreriari buruzko artxibo berri bat argitara emanen du mahai inguru, audio kontsulta, hitzaldi, soinuzko instalazio eta kontzertuen bidez. Bi erronka azpimarragarri eta zail, baina beti bezala jaialdi berezi honek modu zehatzean eta ikertzailean aztertuko dituenak. Bartzelona inguruan bazaude galdu ezinezko zita duzu martxoaren 13, 14 eta 15ean, beti bezala CCCB, bartzelonako kultura garaikideko zentruan.

[www.sonoscop.net]

BILLY BAO: Dialectics of shit

Wednesday, March 12th, 2008

COVER_MASTER.jpg

Fuck Separation lanak izandako harrera bikainaren ondotik BILLY BAO taldeak hilabete gutxitan argitaratu bigarren binilozko diska aurkeztu berri du (joan zen udan grabatutako hiruetatik bigarrena!): Dialectics of shit. Parts Unknown disketxe iparramerikarraren eskutik heldu den lan berri hau 10 kantuz osaturik dago, bertze batez binilozko diskaren formatuarekin jolasten dutenak, A aldearen eta B aldearen artean jokuak proposatuz. Modu batera edo bertzera berriz ere punk rock zakar, zaratatsu eta zikinez betetako lana da, noski. Ezin zuen bertze modura izan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Read the rest of this entry »

HEZURBELTZAK

Tuesday, March 11th, 2008

Tras haber sido seleccionada en varios prestigiosos festivales de cine tales como Clermont-Ferrand (cuya selección LABO fue proyectada hace poco en el centro Tabakalera de Donostia), la recien celebrada (en Lleida y en Arteleku) Animac, Animadrid, Zinebi, Sitges, Festival de cine de Alcala de Henares (en el que recibió una mención especial del jurado), Tampere Film festival… el cortometraje de animación HEZURBELTZAK, opera prima de la realizadora Izibene Oñederra será proyectada durante las próximas semanas en las pantallas de varios festivales internacionales. Por una parte esta misma semana el film será proyectado en el Festival internacional du film d’Aubagne, dedicado especialmente a bandas sonoras y los aspectos sonoros de los films, y el festival de cine de Guadalajara (México). Por otra parte este mismo mes el festival audiovisual sevillano zemos, del que informaremos próximamente en este blog, acogerá otra proyección del film. Y pronto llegarán el MEDIAWAVE húngaro o el SICAF festival de cine de animación de Seul. Interesantes proyecciones para una personal película que merece ser vista.

Berriki Clermont-Ferrand (bertako LABO sekzioa berriki ikusi ahal izan zen Donostiako Tabakaleran), joan den astetan ospatu zen Animac edo Animadrid, Zinebi, Sitges, Festival de cine de Alcala de Henares (bertan epaimahaikoaren aipamen saria jaso zuen), Tampere Film festival… bezalako jaialdi esanguratsuetan parte hartu ondotik, HEZURBELTZAK, Izibene Oñederra erralizatzailearen lehen animaziozko filma beste zenbait jaialdi aipagarritan ikusi ahal izanen da hurrengo asteotan. Alde batetik, aste honetan bertan Festival internacional du film d’Aubagne berezian (bereziki filmeen soinu bandak eta filmeen musiken buruzko jaialdia) ikusi ahal izanen da filma, baita Guadalajarako zinema jaialdian (Mexiko) ere. Bestalde hilabete honetan bertan laister hizpide izanen dugun zemos ikusentzunezko Sevillako jaialdian emanen dute Izibeneren lana. Eta laister iritsiko da MEDIAWAVE edo SICAF Seul-go animaziozko jaialdiaren txanda. Emanaldi interesgarriak, zinez ikustea merezi duen filma pertsonal batentzako.

Hezurbeltzak, 2007
zuzendaria-animazioa / dirección-animación: Izibene Oñederra
soinua-musika / sonido-música: Xabier Erkizia
post-produkzioa / post-producción: Edu Elosegi

logo.jpg

JOSEBA IRAZOKI (DO) japan tour 2008

Monday, March 10th, 2008

do1.JPG

DO ezizenez ezaguna den Joseba Irazoki gitarrajole beratarrak Asiarako saltoa eginen du hilabete honetan bertan, hain zuzen Japoniara. Bere garaian japoniar neskari kantatu zion modura ea oraingoan berari kantatzen dioten japonian!! zorte on!

El guitarrista beratarra Joseba Irazoki a.k.a DO
pega un salto a Asia este mismo mes, a Japón para ser concretos. Tras haber cantado, en su momento a una chica japonesa, a ver si ahora le cantan a él en japón! buena suerte! Read the rest of this entry »

GLENN JONES @ Gernika, Irun

Saturday, March 8th, 2008

glenn jones gernika.jpg

GLENN JONES (Cul de Sac)

Martxoak 9, igandea / Domingo 9 de marzo
22:00 / kabigorri (Irun)

Martxoak 11, asteartea / Martes 11 de marzo
21:00 / Metropol Taberna (Gernika)

Glenn Jones gitarrajole iparramerikarra nagusiki Cul de Sac taldeko sortzaile izanagatik da ezagun musikaren munduan. 90. hamarkadan boskote honekin hainbat diska (horien artean John Fahey zenduarekin egindako The Epiphany of Glenn Jones diska polemikoa edo Damo Suzukiren egindako elkarlanak) argitaratu ondotik, azken urteotan bakarlari moduan ari da lanean Jones, gitarra hutsean. Bere lanabesa besazpian harturik bi diska argitaratu ditu gaurdaino, azken urteotan sokazko intrumentuekin egindako folk musika berriaren mugimenduko pertsonai aipagarri bihurtu arte, James Blackshaw edo Jac Rose bezalako musikarien alboan.

El guitarrista norteamericano Glenn Jones es conocido en el mundo de la música principalmente como fundador de la banda Cul de Sac. Tras haber publicado varios albumes (entre ellos el polémico trabajo The Epiphany of Glenn Jones junto al difunto John Fahey o el disco realizado junto a Damo Suzuki) a lo largo de la década de los 90, durante los últimos años Jones trabaja en solitario acompañado de su guitarra. Con este instrumento bajo el brazo, ha publicado dos trabajos hasta la fecha que lo han puesto en cabeza del movimiento revival de nuevo folk acústico (sobre todo instrumental, de cuerda) junto a músicos como James Blackshaw edo Jack Rose.

[www.culdesac.org][glennjones]