ZEPPELIN 08

March 13th, 2008

ENCABEZADO-CAST.jpg

Bertze batez bartzelonako ZEPPELIN jaialdiak musika arriskatuei buruzko edizio berria aurkezten digu. 2007an Andoaingo Bastero kulturunean eta Artelekun ospatu nahiz aurkeztu azken edizioaren ondotik isilune nabaria izan da Sonoscopek antolatu ekitaldiarena, oraingoan beti bezain interesgarri heldu zaiguna. Edizio berri honetan alde batetik, musika, erran dezagun “zailagoen” sorkuntzaren munduak kultur politiketan duen lekua aztertu nahi du zeppelinek, eta bertzetik gorreriari buruzko artxibo berri bat argitara emanen du mahai inguru, audio kontsulta, hitzaldi, soinuzko instalazio eta kontzertuen bidez. Bi erronka azpimarragarri eta zail, baina beti bezala jaialdi berezi honek modu zehatzean eta ikertzailean aztertuko dituenak. Bartzelona inguruan bazaude galdu ezinezko zita duzu martxoaren 13, 14 eta 15ean, beti bezala CCCB, bartzelonako kultura garaikideko zentruan.

[www.sonoscop.net]

Leave a Reply