Derek Bailey on improvisation @ UBU

March 14th, 2008


Berriz ere (eta honekin asko doaz…) UBUk ikusentzunezko harribitxi batekin harritzen gaitu. 1992an erresuma batuko Channel 4 telebistak musika inprobisazioari buruzko lau saioz osatutako erreportai saila ekoiztu zuen. Derek Bailey musikari zenduak Jeremy Marr zuzendariarekin batera prestatu sail hau da beharbada inoiz telebistan inprobisazioari buruz sortutako analisi burutsu eta aipagarriena. Musika klasikotik hasi, eta musika erlijiotsuak, folklorikoak (india, andaluzia, kuba, afrika…) eta tradizionalak, dantzak, jazz musika eta noski inprobisazio askea bezalako alorretan sakonduz, 55 minutuko iraupeneko lau saio hauek ezinbestekoak dira musikaren berezko teknika honen historia eta eboluzio desberdinak ezagutzeko.

Saio guztiak UBUren webgunean online ikusi edo bertatik deskarga daitezke, beti bezala libreki.

[www.ubu.com]

Leave a Reply