COOLOOLA MONSTER online

Thursday, April 14th, 2011

Bazen behin free-dada improv noise experimental etiketa asmatu zioten talde bat. Hasieran bikote zena eta gerora laukote, batzuten boskote eta bertzetan edozer. Bilbon biltzen ziren baina inork ez daki berriz bilduko diren. Cooloola Monster dute izena eta orain webgunea dute.

www.xedh.org/cooloolamonster

wavund

CONCRETE LANDSCAPES

Wednesday, April 13th, 2011

slide1

Eroman ospatuko den Pin Hole day 2011 ekitaldiak, Asier Gogortza (flickr) argazkilari beratarraren lanak erakustera emango ditu aurki.
Concrete Landscapes gaur egun erabiltzen ez diren eta zenbait kasutan paisaian bermoldatu diren bunker militarretan egindako argazki bidaia da. Asier Gogortzak “pin hole” kamerak balira erabiltzen ditu porlanezko bunkerrak. Barruko pareta horietan islaturik geratzen da kanpoko paisaiaren irudia eta Gogortzak esposizio luzeko argazkiak egiten dizkie irudioi. Modu hortan, naturari ebatsi eta naturatik zurgatutako argiek, porlanezko hormak moldatzen dituzte, batuketa metafora harrigarri batean.

Erakusketa 2010 Apirilaren 15ean zabalduko da, 18:30 tan Eromako Testaccio auzooko Città dell’altra economian, eta apirilaren 17 arte geratuko da. Ondoren RGB galeriara pasako da erakusketa. Hilaren 23an erakusketa sortzeko erabili teknikei buruzko tailer bat ospatuko da. Informazio gehiago hemen (PDF).

UPTER Euskal Saila, A.C.E., Ars-imago, eta Occhirossi – festival di fotografia indipendente jaialdiaren arteko elkarlanean.

0 For Radio # 18

Wednesday, April 13th, 2011

600full-jean--luc-godard

0 For Radio # 18
Online @ Radiokultura :
http://www.radiokultura.com/nouveautes.asp
Download : https://www.yousendit.com/download/UFh2eEVSZ1BwaFN4dnc9PQ

- Maréchal nous voilà ! : Cabaret modern (winter & Winter)
- Godard / Jousse : la voix, l’objet sonore
- Xabier Erkizia : Arrate (CON-V rec)
- Evictio notice : Sage Francis (Anticon)
- John Barry: Stop talking foolish – Stop talking anything
- Jordi Savall – Karl F: Abel (1723/1787) Prélude en ré mineur
- Zorn Filmwork XV – Searching for a past
- Nick Drake : Northern sky
- Chopin: Nocturne Op27
- Aerial M : Always Farewell
- Tootsie BSO : Sydney Pollack
- Igor Stravinsky: Le sacre du printemps
- Paul Van Nevel : Aleph Lamentations renaissance
- Greetings BSO : Brian de Palma

HECTOR REY – SAHATSA JAUREGI

Wednesday, April 13th, 2011

NEXT: Presentaciones / Aurkezpenak
Héctor Rey “Duro-duro”
Sahatsa Jauregi “No existe el cielo”
2011ko apirilaren 15etik maiatzaren 29ra
del 15 de abril al 29 de mayo

Montehermoso Kulturunea

+

Apirilaren 15a ostirala / Viernes 15 de abril
Montehermoso Kulturunea
c/ Fray Zacarías Martínez 2, Gasteiz
19:30 Irekiera / Inauguración
Zuzenean  / En concierto: Héctor Rey
21:00 dj EC

25 AÑOS DEL LABORATORIO DE MÚSICA ELECTROACÚSTICA – VITORIA-GASTEIZ

Wednesday, April 13th, 2011

ARSONAL musika banatzaile gomendagarriaren eskutik jaso dugu Gasteizko musika elektroakustrikoaren 25 urte ospatzen dituen diska honen argitalpenaren berri.

Recibimos de mano de la siempre recomendable distribuidora ARSONAL la noticia de la publicación del disco que celebra 25 años de música electroácústica den Vitoria-Gasteiz.

25añosdellaboratoriodemusicalectroacustica

Varios Artistas
25 años del Laboratorio de Música Electroacústica – Vitoria-Gasteiz
(espacio sinkro 03)

El Laboratorio de Música Electroacústica se creó en 1985 en el nuevo edificio del Conservatorio de Música Jesús Guridi de Vitoria-Gasteiz. Impulsado por el entonces director del centro, el compositor Carmelo A. Bernaola, el Laboratorio supuso un elemento clave para el desarrollo de la música electroacústica en la ciudad y su entorno. Al mismo tiempo significaba el primer paso en la incorporación de esta especialidad a las clases de Composición e Instrumentación, siendo ésta una experiencia pionera del país al implantar estas enseñanzas en sus planes de estudios.

Con ocasión del vigésimo quinto aniversario del Laboratorio de Música Electroacústica del Conservatorio Superior de Música ‘Jesús Guridi’ de Vitoria-Gasteiz, Espacio Sinkro Records ha publicado este espléndido registro que reúne algunas de las obras más destacadas de las producidas en dicho laboratorio. Incluye composiciones electroacústicas mixtas de Ignacio Monterrubio, Ana Barrio, Enrique Vázquez, Sergio Gutiérrez Rodríguez, Maite Aurrekoetxea, Zuriñe F. Gerenabarrena, Alfonso García de la Torre y Carmelo Bernaola, y cuenta además con la contribución interpretativa de miembros de la formación instrumental Ensemble Sinkro. A la edición en CD le acompaña un libreto trilingüe (castellano, euskera e inglés) de treinta y dos páginas con un texto introductorio, breves descripciones de las piezas, biografías de los compositores y varias fotografías.

“25 Años del Laboratorio de Música Electroacústica – Vitoria-Gasteiz” CD: 1. Ignacio Monterrubio ‘Ex nihilo’ (2009 – flauta y electrónica en vivo); 2. Ana Barrio ‘Aglaura’ (2001 – clarinete bajo, violín y electrónica en vivo); 3. Enrique Vázquez ‘Kordia’ (2000 – violonchelo y electrónica en vivo); 4. Sergio Gutiérrez Rodríguez ‘De viento, cristal y bronce’ (2009 – Ensemble Sinkro y cinta); 5. Maite Aurrekoetxea ‘Estela’ (1996 – viola y electrónica en vivo); 6. Zuriñe F. Gerenabarrena ‘Aize-Ontzi’ (2010 – Ensemble Sinkro y electrónica en vivo); 7. Alfonso García de la Torre ‘Xuxuria’ (2004 – guitarra y electrónica en vivo); 8. Carmelo Bernaola ‘Superposiciones variables’ (1976 – clarinete y cinta).

[audiolab] SOINUMAPA update 2011-4

Friday, April 8th, 2011

soinumapa011

Soinumapa.net egitasmoaren 2011ko laugarren eguneraketa nagusiaren errepasoa. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Cuarto repaso de las actualizaciones del 2011 del proyecto Soinumapa.net. gracias a todos/as los/las personas que han grabado y compartido sus grabaciones!

- Miarritze-Biarritz: Kale musikaria / Músico callejero 02:48
- Bilbo: Ur tantak / Gotas de agua 01:43
- Tolosa: Ezkilak / Campanas 04:30
- Hondarribia: Zapatero edo Fagina / Zapatero o Fagina 03:31
- Hondarribia: Alardearen deskarga / Descarga del Alarde 01:38
- Hondarribia: Alardearen hasiera / Inicio del Alarde 03:46
- Miarritze-Biarritz: Lafayette 04:27
- Tolosa: Aitzol altabozetan / Aitzol on the speakers 04:30
- Orio: Futbola / Futbol 03:12
- Donostia-San Sebastián: ura arroka tartean / Agua contra rocas 01:13
- Donostia-San Sebastián: Hotel Londreseko lanak / Obras en el Hotel Londres 02:03
- Donostia-San Sebastián: Gipuzkoa plaza / Plaza Gipuzkoa 02:26
- Donostia-San Sebastián: Obrak Kontxan / Obras en la concha 01:19
- Orio: Ikastolaren festa / Fiesta de la ikastola 02:01
- Fouras: Itsasoa / Mar 02:11
- Le Mont-Saint-Michel: Txoriak / Pájaros 00:36
- Etretat: Harrizko hondartza / Playa de piedra 00:46
- Etretat: Itsaslabarra / Acantilado 00:48
- Miarritze-Biarritz: Maréchal Foch hiribidea / Avenida Maréchal Foch 03:32
- Miarritze-Biarritz: Srt Eugenie plaza / Plaza St Eugenie 04:25

[www.soinumapa.net]

SON @ Madrid

Friday, April 8th, 2011

Miguel A. Garciak, Juan Perez Agirregoikoak eta Xabier Erkiziak, estatuko bertze hainbat artistekin batera, Madrilgo musika auditorio nazionalean erakutsiko dituzte beraien lanak hurrengo egunotan SON izeneko jaialdian.
[via mediateletipos]

Descargar programa

SON nace como una iniciativa de musicadhoy para dar paso a la nueva generación de artistas sonoros en España. Así, disciplinas tan diversas como la música electrónica, la música basada en field recordings y manipulaciones en directo, la improvisación electroacústica, la performance, las instalaciones sonoras y obras audiovisuales se integran en esta propuesta, poniendo de manifiesto el impresionante nivel creativo de una nueva generación de artistas preocupados por el sonido y su relación con la sociedad a la que pertenece.

Los conciertos e instalaciones desbordarán el marco de la sala de cámara del Auditorio Nacional de Madrid los días 8 y 9 de abril en cuatro conciertos que se abrirán a los vestíbulos y espacios de tránsito del auditorio mediante performances e instalaciones. El primer concierto lo integran obras de los compositores Edith Alonso, Manuel Rosal, Fernando Villanueva, Manuel Añón, Hermes Luaces, Joan Bagés y Nuria Núñez. La segunda sesión, destinada a la música electrónica, tendrá como protagonistas a Pablo Sanz, Rubén García, Miguel Ángel García y Xabier Erkizia. En la tercera entrega, dedicada a la improvisación electroacústica y titulada “Esto no es una guitarra”, participarán Pablo Rega, Ferran Fages, Julio Camarena y Ferrer-Molina. En el cuarto concierto se presentarán, junto a las propuestas de Isaac Diego, Nilo Gallego y Nilo Espada, intervenciones de los diferentes músicos de SON sobre piezas compuestas por Edith Alonso, Miguel Álvarez-Fernández y Fernando Villanueva. Además, las obras de Julio Adán, Miguel Aguirre, Miguel Álvarez-Fernández, Rubén Grilo, Jesús Jara, Ignacio Llamas, Ángel Núñez, On!, Juan Pérez Aguirregoikoa, Proyecto 23 y Carolina Silva quedarán instaladas en las zonas de tránsito de la sala de cámara del Auditorio durante los dos días.

SOINUA ONDARE BIHURTUA

Thursday, April 7th, 2011

Gaurkoan Xabier Otamendi kazetariak idatzi du Berria egunkariarentzako, Soinumapa.net-i buruzko erreportaitxoa.

p036_f01

Soinuak ondare bihurtuta
Etengabe ari da soinumapa.net ataria eguneratzen; duela gutxi, adibidez, zenbait herritan ospatu diren inauterietako soinuak grabatu dituzte.
Xabier Otamendi Donostia

Milaka dira Euskal Herriak bere historia osoan sortu dituen soinuak. Urte horietan guztietan euskal herritarren izaerarekin, nortasunarekin eta inguruarekin komunikatzeko moduan eragina izan dute. Pertsonen oroitzapenetan egongo dira soinu horietako apur batzuk. Milaka (milioika seguruago) ahaztuta daude, eta inork ez du berriro haiek entzuteko aukerarik izango. Beste banaka batzuk grabagailuekin hartutakoak izango dira, eta norbaitek etxean izango ditu gordeta, beste batek noiz eskatuko zain.

Egoera horretaz ohartu zen lagun talde bat duela urte batzuk; horien artean, Xabier Erkizia musikaria. Soinuak grabatzen ibiltzeko ohitura handia dauka, ondoren horiekin musika sortzen baitu askotan. «Baina, musika egiteko erabiltzen ez nituen soinuak inork ez zituela entzuten konturatu nintzen. Horrez gain, guk entzun nahi genituen artxiboak ez genituen eskura. Historikoki giltzapean egon dira». Orduan, musika munduan zenbiltzan hainbat lagun bildu, eta proiektu bat gorpuzten hasi ziren; edozein pertsonak, edozein soinu entzuteko zein zabaltzeko aukera sortzea bururatu zitzaien.

Zortzi lagun inguru dabiltza lanean erregularki soinumapa.net webgunea soinuz aberasteko lanean, betiere, borondatez 2005etik. Hala ere, jende askok sartzen ditu bere ekarpenak atarian. «Gure orain arteko aurrekontua ia 0 eurokoa izan da». Kasu batzuetan, kanpainatxoak egiten dituzte soinuak biltzeko. Gai bat hartu, eta horren ingurukoak grabatzen dituzte. Azkena, adibidez, herrietako inauterien soinuak hartzen aritu ziren.

Horrelako lanei esker, beraien webgunean sartzen den orok Euskal Herriko herri askotan sortutako soinuak entzun ditzake. Mapan ikusten diren herrietan klikatuta, bertan grabatu diren soinu guztiak agertzen dira. Auto ilarak, zorroztailea, gizakiaren belarriak entzun ezin dituen animalien soinuak… Atalka ere banatzen dituzte horiek guztiak. Gizartea, Urbanoa, Seinale akustikoak, Natura, Mekanika, Bioakustika eta Besteak. Parte hartu nahi duenak oso erraza dauka; izan ere, web atariak horretarako aukera ematen du. Hala dio Erkiziak parte hartzeaz: «Edozein pertsona libre da bertan parte hartzeko. Oso praktikoa da, gainera; hezkuntzarako, ikus-entzunezkoetarako…».

Garbi dauka «gure ondare kulturala» dela soinuen mapa, eta etorkizunerako jendeak eskuragarri izateko erreminta dela artxibo librea. Proiektuarekin lortzen den gauzarik interesgarriena, ordea, gizartearentzat soinuek daukaten balioa aztertzean datza. «Garrantzitsua da artxiboak izatea, baina gehien interesatzen zaiguna, soinu horiei ematen diogun balioa da».

Mexikar baten soinuak oinarri

Proiektua prestatzen ari zirenean, Artelekuko Mediatekan bi CD aurkitu zituzten. Luz Maria Sanchez mexikarrak utzitakoak ziren. Bertan, Euskal Herriko zenbait bazterretako soinuak bilduta zeuden. Honako hau zioen ohar batean: Norbaitek noizbait erabili nahiko balitu soinu hauek, hemen ditu eskuragarri. «Berarekin harremanetan jarri ginen, proiektua azaltzeko eta bere­ lana oinarri gisa hartzeko proposatzeko».

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, ikus webgune hau:
www.soinumapa.net