[audiolab] RUIDO Y CAPITALISMO

Wednesday, April 6th, 2011

nandc.jpg

NOISE & CAPITALISM liburuak argia ikusi zuela urte terdi pasa eta gero AUDIOLABek liburu honen gaztelerazko bertsioa argitaratu du: RUIDO Y CAPITALISMO. Zarata, musika, ekonomia, politika eta filosofiaren arteko lotura, elkargurutze eta eztabaidak aztertzeko ahaleginarekin jaio den argitalpen honetan hainbat herrialdetako idazle, kazetari, pentsalari eta musikarik hartu dute parte: Csaba Toth, Eddie Prevost, Ray Brassier, Bruce Russell, Nina Power, Ben Watson, Matthew Hyland, Matthieu Saladin, Howard Slater eta editore lanak burutu dituzten Anthony Iles eta Mattin.
Liburua lortzeko bi modu daude: Bata zuzenean interneten debaldeko deskarga bidez (blogs.arteleku.net/audiolab/ruido_capitalismo.pdf) eta bertzea paperezko bertsioan, Artelekura eskaera eginez. Azken modu hau nahi izanezkero ez da dirurik ordaindu beharrik, liburua, jatorrizko bertsioa bezala, elkartruke bidez banatuko baita. Hortaz liburuaren ale bat jaso nahi baduzu, bidali zure sorkuntza lanen (idatziak, musika…) ale bat (gero, Artelekuko liburutegi publikoaren artxiboaren parte izango dena) edo hartu liburuari buruz iruzkin bat idazteko ardura eta zuzenean jasoko duzu liburua zure etxean.

Un año y medio mas tarde de la publicación del libro NOISE & CAPITALISM AUDIOLAB presenta la versión en español del mismo libro: RUIDO Y CAPITALISMO. Esta publicación nacida con la intención de analizar las intersecciones, fisuras y relaciones entre el ruido, la música, la economía, la política y la filosofía esta formada por sendos ensayos de varios escritores, periodistas, músicos y pensadores de varios paises, entre los que se encuentran: Csaba Toth, Eddie Prévost, Ray Brassier, Bruce Russell, Nina Power, Ben Watson, Matthew Hyland, Matthieu Saladin, Howard Slater y finalmente Anthony Iles y Mattin, que además de incluir textos propios han realizado las labores de editores.
Existen dos modos de conseguir el libro: El primero, directamente por descarga gratuita en internet (blogs.arteleku.net/audiolab/ruido_capitalismo.pdf) y el segundo en edición física de papel, realizando un pedido a Arteleku. Si prefieres esta edición, no tendrás que realizar ningún reembolso de dinero, ya que se distribuirá principalmente, tal y como ocurrió con la versión original, mediante intercambio. Por tanto, si quieres recibir una copia de libro, mándanos algo que represente tu actividad creativa (textos, libros, música…) para que quede en la colección pública de la mediateca de Arteleku o comprometete a escribir algún comentario del libro, y recibirás una copia en tu casa.

BERAKO LABORATEGIA

Tuesday, April 5th, 2011

bera

Julen Aizpitarte kazetariak Berako musikariei buruz egindako erreportaia argitaratu du Gaztezulo aldizkariak apirilako alean, 117.ean. Erreportaiak nagusiki 90ko hamarkadatik honat Nafarroa iparraldeko herri honetan gertatu diren soinu eta musikak aztertzen ditu, bertako zenbait protagonisten bidez.
Artikulu osoa gaztezuloko webgunean bertan kontsulta daiteke eta Aizpitarteren Nazio Anfibio blogean ere.

HAZBETE KARRATU ISILTASUN

Tuesday, April 5th, 2011

Berria egunkariak 2011ko martxoaren 10ean A CAPELLA atalean argitaratu bezala:

Tipo berezia da Gordon Hempton. Bere lanbidea hagitz zorrotz, xuxen eta serio egiten duena. Bakarrik horregatik izan zitekeen berezi, baina bertzelako arrazoiak dira benetan desberdin egiten dutenak. Berak soinuak biltzen ditu, natur inguruneetako soinuak. Eta horretan dabil azken 25 urteetan. 80ko hamarkadatik sei kontinente gurutzatu ditu bilaketa etengabe horretan, motorren orroetatik ahalik eta gehien urrunduz, hiriguneak atzean utziz, hegazkinak saihestuz, eta bere gustuko soinua duen momentuaren zain egunak eta gauak pasaz. Obsesio baten adibidea da Gordon Hempton. Eta, obsesio handiekin gertatzen den bezala, guk mundu erreala edo benetakoa deitzen diogun horretatik urrun bizi da. Edo, zuzenagoak izateko, erran dezagun gure antzeko bizitza eramaten badu ere belarriak —eta, ondorioz, burua— urrun dituela.

Nicholas Sherman zinema zuzendariak hari buruz egindako filmak —Soundtracker (2010)— ongi erretratatzen du ekologista akustiko honen bizitza, eta, noski, haren obsesio guztiak. Eta, hein handi batean, Ipar Amerikako zinemak hain gustuko izan ohi dituen heroi erromantiko bat balitz bezala erakusten digu. Grabazio batzuk egiteagatik bere bizitza pertsonal eta profesionala leihotik behera botatzeko prest den pertsona gisa. Hemptonek hilabeteak pasatzen baititu basoan, bakarrik, familiatik urrun, soilik bere gustuko eta berak nahi duena bezalako grabaketa bakar bat egiteko. Bere gustuko musika entzun arte ez du etsitzen.

Maitasun obsesibo horren adibide gisara, joan den hamarkadan Hemptonek proposamen bat egin zion Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuari. Herrialde osoan isiltasunez betetako hazbete karratu bat gordetzea. Alegia, herrialde osoko leku isilenak errespetuz eta erantzukizunez ondare publiko gisa gordetzea.

Haren hitzetan, itxura batean ia ezinezkoa dirudien proposamenak ariketa logiko bat bertzerik ez baitu gibeletik: hegazkin batek gure buruaren gainetik pasatzerakoan kilometroetako soinu arrastoa uzten badu, %100ean gizakiok sortutako zaratarik gabeko natur ingurune batek, hazbetekoa izanik ere, efektu berbera lortuko luke. Isiltasuna zabalduko luke. Baita lortu ere. Urte aunitzez egitasmo hori defendatu eta gero, 2005ean Olympic Park izeneko lekuan topatu eta gorde zuen bere gustuko isiltasuna.

Arazo bakar bat du Gordon Hemptonek. Ezin ditu bere gustukoak ez diren soinuak entzun. Pazientzia galtzen du, negar egiten du zaratarekin. Eta entzuteak, ingurunea edonolakoa dela ere, gustukoak ez diren soinuak onartzea erran nahi du.

Gustukoak ez diren isiltasunak ere bai.

Xabier Erkizia

PAYSAGES SONOROS – SOINU PAISAIAK

Monday, April 4th, 2011


ERAKUSKETA / EXPOSITION
Ikusentzunezko instalazioa / Installation audiovisuel
SOINUA PAISAIAK – PAYSAGES SONORES

Apirilaren 1etik 30era / Du 1er au 30 avril
Galerie de la Médiatèque, Médiatèque
Miarritze-Biarritz

Cristina Enea fundazioarekin eta Audiolab elkartearekin elkarlanean egindako instalazio foto-fonografikoa.
Ipar eta hego Euskal Herriko gazteek taldeka egin lanaren erakusketa proposatzen digu Irudi Sailak. Soinu grabaketa eta argazki saioak egiterakoan beren ikus eta entzun ingurumenaz gogoetak egiten dituzte. Sentipenak eta giroak azaltzen dituzte. Horren bitartez, bakoitzak bere kulturaren irudia eta ingurumenarentzat duen sentsibilitatea eskaintzen ditu. Erakusketa berezi honek eguneroko eta usu ahantziak diren irudi eta soinuetaz gogoetatzera eramaten gaitu.
Erakusketaren ondoan :
Apirilaren 9an eta 16an larunbatekin arratsaldeko 15.00etan mediatekako entzun aretoan dokumentalen proiekzioa.
Ouïe Dire Ekoizpenen Marc Pichelin eta Kristof Guez-ekin topaketa eta filma emanaldia – Apirilaren 23an larunbatarekin arratsaldeko 15.00etan mediatekako entzun aretoan
zehaztasunak Mediatekaren apirileko egutegian

Une installation photo-phonographique en partenariat avec le centre Cristina Enea de Saint Sébastien et Audiolab.
L’exposition proposée par le Département image est le fruit de travaux menés en atelier avec de jeunes espagnols et français vivant ici, au pays basque. Au fil de différents exercices de captations sonores et de photo- graphies les jeunes s’interrogent sur leur environnement visuel et sonore. Ils retranscrivent les ambiances, décrivent leur ressenti et celui des autres. Chacun nous livre ainsi un témoignage de sa culture et de sa sensibilité au monde qui l’entoure.
Par son approche originale cette exposition nous donne à réfléchir sur les sons et les images qui peuplent notre quotidien et auxquels, d’ordinaire, nous prêtons peu attention.
En marge de l’exposition :
projection de documentaires les samedis 9 et 16 avril à 15h – auditorium de la Médiathèque
projection et rencontre avec Marc Pichelin et Kristof Guez de Ouïe Dire productions (www.ouiedire.com) samedi 23 avril à 15h – auditorium de la Médiathèque détails dans le programme avril de la Médiathèque

[www.biarritz.fr]

[audiolab] HOTS#33 Bi Harriz Lau Xori

Sunday, April 3rd, 2011

HOTS! irratiaren saio berri bat / Nuevo programa de la radio HOTS!

BATZUK: Bi Harriz Lau Xori
Txesus Garate, Stéphane Garin, Myriam Aizager, Xabier Erkizia & Iñigo Telletxea

2011ko martxoaren 22tik 26ra, SOINUMAPA.NET egitasmoak Miarritzen ospatu zen BI HARRIZ LAU XORI festibalean parte hartzeko gomita jaso zuen. Egitarauaren barnean bi instalazio aurkeztuko zituen soinumapak Miarritzeko mediatekan: bata SOINU MAPA webgunea bera erakustera emateko balio duen pantaila berezi batekin, eta bertzea HOTS! irratiaren erakusleiho modura sortutakoa. Horrez gain mikroirrati kontzertu bat antolatu zen martxoaren 26an Miarritzeko mediatekaren kanpokaldeko lorategietan.
Baina bereziki festibalak iraun zuen egunetan, Txesus Garate, Iñigo Telletxea, Stéphane Garin, Myriam Aizager eta Xabier Erkiziak Miarritzen grabatu eta egindako, edo hiri honi buruzko irratirako soinu-konposizio batzuk entzutera eman zituzten. Euskal irratien sarearen eta Euskadi Irratiko Arratsekoa saioen konplizidadeaz baliatuz irratilan hauek uhin bidez zabaldu ziren egunero. Eta orain denak bildu ditugu hemen.

….

VARIOS: Bi Harriz Lau Xori (Cuatro pájaros con dos piedras)
Con piezas de Txesus Garate, Stéphane Garin, Myriam Aizager y Xabier Erkizia & Iñigo Telletxea

Desde el 22 al 26 marzo de 2011, el proyecto SOINUMAPA.NET recibió la invitación para participar ern el festival BI HARRIZ LAU XORI que se celebra anualmente en Biarritz. Para la ocasión soinumapa presentó dos instalaciones en la mediateca de la ciudad: Una mostrando a través de una proyección y una pantalla táctil la propia web SOINU MAPA y la segunda como escaparte de esta misma radio, HOTS!. Además del día 26 de marzo se celebró un concierto de micro-radio en el jardin de la propia mediateca.
Pero especialmente y durante los días que duró el festival, los artistasTxesus Garate, Iñigo Telletxea, Stéphane Garin, Myriam Aizager y Xabier Erkizia realizadon y mostraron varias composiciones sonoras para radio grabadas y realizadas en o en torno a Biarritz. Gracias a la complicidad de la red de radios vascas (Euskal irratien sarea) y el programa Arratsekoa de Euskadi Irratia estas pequeñas obras para radio fueron emitidas diariamente. Ahora, las hemos compilado aquí.
Nota: Todas las piezas son en euskara y en francés.


+ info

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

[www.hots-radio.info]