[audiolab] HOTS#37 Drzwi Lublin

Wednesday, August 17th, 2011

HOTS! irratiaren saio berria / Nuevo programa en la radio HOTS!

BATZUK: Drzwi Lublin

Joan zen maiatzan, SOINUMAPA.NET egitasmoko lan talde batek, Poloniako Lublin hirian ospatu eta “Rozdroża” kultur-arteko proposamen sortzaileen zentruak antolatu OPEN CITY jaialdian parte hartu zuen. Elkarlanaren oinarri bezala, bi lantegi eskaini zituen taldeak Lublinen: Bata, mikrofonoen eraikuntzari buruzkoa eta bestea grabaketa teknikei eta soinuzko mapei buruzkoa, beti ere artxibo egitasmo irekia eta ingurunearen entzumen-ikusmenari eskainitako mapa digitala osatzeko helburuarekin.
Emaitza, oraindik prozesuan, honako helbidean topa daiteke: http://soundmap.rozdroza.com
Podcast honek, mapa osatzen duten zenbait grabaketa oinarri hartuz, egitasmo honek langai nagusi bezala izan zuen soinu paisaia (edo haren puxketa bat behintzat) erakutsi nahi du, tartean bertako bizilagunek aukeratutako Lublin hiriko soinu gogokoenekin. +info

….

V/A: Drzwi Lublin

Durante el pasado mes de mayo, el equipo de trabajo de SOINUMAPA.NET participó en el festival OPEN CITY organizado por el centro para Iniciativas creativas interculturales “Rozdroża” de Lublin, Polonia. Como parte de esta colaboración se realizaron dos talleres: uno dedicado a la construcción de mícrofonos y otro sobre técnicas de grabación y mapas sonoros, siempre con el objetivo de dar comienzo a un nuevo proyecto de archivo sonoro libre y de observación-escucha del entorno sonoro en forma de mapa digital.
El resultado, todavía en proceso, puede ser consultado en la siguiente dirección: http://soundmap.rozdroza.com
Este podcast resume, mediante algunas de las grabaciones que conforman el mapa, el paisaje sonoro sobre el que tuvo que trabajar todo el equipo, incluyendo algunos de los sonidos más característicos de la ciudad, según sus vecinos. +info

[www.hots-radio.info]

NOSTALGIAREN MUSIKAK

Friday, August 12th, 2011

93300

Berria egunkariak 2011ko uztailaren 28an A CAPELLA atalean argitaratu bezala:

Ez da denbora aunitz pasa kazetari bati, ia profezia modura, hamarkada hau aspaldikoen artean musikalki aspergarriena izango zela irakurri nionetik. Ausardia behar da, edo probokatzeko grina bestela, halako baieztapen bat egiteko, bereziki hamarkada hasi bertzerik ez denean egin, eta seguru aski ez da hori sinesten duen ez kazetari ez musikazale bakarra. Ongi pentsatzen hasita, gaitzespen mota hau belaunaldiz belaunaldi gertatzen den fenomenoa da. Gaztetan kosta egiten zaigu ulertzea gu baino zaharragoak diren musikazaleek zergatik gutxiesten duten edo zergatik ez duten entzuten gure musika, baina zahartuz goazen heinean, poliki-poliki gauza berbera egiten dugu guk ere ondotik heldu zaizkigunekin. Prentsak edo kritikak ikaragarriak direla errepikatzen diguten arren, entzuten ditugun musika berriak, talde berriak, aspaldian entzun genituela iruditzen zaigu, gure garaian jada hori baino talde hoberik bazegoela sentitzen dugu, eta musika hori bera hobeto egiten zutenak, gainera.

Azken urteotan 90eko urteetan Ipar Amerikan sortu eta garai hartan rock alternatiboa deitu zitzaion mugimendu hartako talde zenbait ikusi dugu berriz agertoki gainean. Eta kasu aunitzetan, bueltatze horiek ez dira, (itzalitako) izarrekin gertatzen den bezala, industriaren revival gosearen ondorioz sortutako fenomenoak, gure nostalgia kolektiboek sortutako behar asegaitzen aztarnak baizik.

Joan den asteburuan Mulatu Astatkek Elorrion eman zuen kontzertua entzun zutenek akaso ulertuko dute zeri buruz ari naizen. Sentsazio arraroak sortzen baititu Astatke bezalako musikari eskarmentudun bat bere kantuak Broken Flowers pelikula edo Bill Murray aipatuz aurkezten entzuteak. Ez bada, behintzat, bere musikan erretrataturik ageri den Etiopia, garai eta momentu hartako musikariek sortu zuten iraultzatxo harekin batera bukatu zela gogorarazteko. Harrigarria da zeinen erraz sortzen ditugun lurrunezko paradisuak musikaren bidez, faltsuak aunitzetan, idealizatuak gehienetan. Eta harrigarriago zein gogorekin eta grinarekin gordetzen ditugun, urteak aurrera joan ahala, gure nostalgiak elikatzeko.

Xabier Erkizia

argazkia: Listening to a gramophone on-board ship during an expedition, May 1930.
© NMeM / Hulton-Getty / Science & Society

[audiolab] SOINUMAPA update 2011-8

Thursday, August 11th, 2011

soinumapa2011

Soinumapa.net egitasmoaren 2011ko zortzigarren eguneraketa nagusiaren errepasoa. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Octavo repaso de las actualizaciones del 2011 del proyecto Soinumapa.net. Gracias a todos/as los/las personas que han grabado y compartido sus grabaciones!

- Tutera-Tudela: Bardeak / Bardenas Reales 03:14
- Tutera-Tudela: Foru plaza / Plaza de los fueros 01:10
- Sara: Animalien etxola / Parque de animales 03:11
- Hondarribia: Kaia urazpitik / Puerto desde debajo del agua 03:40
- Bera: Meza / Misa 05:09
- Amotz: Eskola / Escuela 03:59
- Tutera-Tudela: Ezkilak / Campanas 01:24
- Caparroso: Eolikoa eta kilkerra / Eólico y grillo 05:00
- Donostia-San Sebastián: Mikel Laboa zubia / Puente Mikel Laboa 03:14
- Tutera-Tudela: Iturria / Fuente 01:39
- Doneztebe-Santesteban: Bestak 2011 / Fiestas 2011 02:35
- Lesaka: Haurren danborrada / Tamborrada infantil 02:18
- Lesaka: Bermuta / Vermut 03:33
- Arantzazu: Ezkilak / Campanas 03:35
- Lesaka: Danborrada / Tamborrada 03:58
- Arantzazu: Santutegia isilik / santuario en silencio 03:49
- Arguedas: Ermita / Basílica 04:39
- Bera: Indurain 2011 05:42
- Arguedas: Amabirjina / Virgen 03:34
- Santakara: Aztarnategia / Yacimientos 06:06

[www.soinumapa.net]

MOLA MOLAM!

Wednesday, August 10th, 2011

Audición de música de Laos, Vietnam, Corea y Birmania.
Laos, Vietnam, Korea eta Birmaniako musika entzunaldia.

Selección / Aukeraketa: Raúl Domínguez

Abuztuaren 12an, ostirala / Viernes 12 de Agosto
CLUB LE LARRASKITO (Carretera Rekalde-Larraskitu 33, 4º, Bilbao)
21.00

[audiolab] SOINU BANDAK / BANDAS SONORAS

Wednesday, August 10th, 2011

Alberto castro & Ima Morillas @ Arteleku-Audiolab
2011 – 07

“EL CONTRAPUNTO AL CLASICISMO DE LA QUINCENA”

Tuesday, August 9th, 2011

Alfredo Costa Monteiro – AUDIOLAB-ARTELEKU @ Teleberri, ETB

Hamabigarrenaren bila

Saturday, August 6th, 2011

ERTZ#12 Bertze musiken jaialdia
ERTZ#12 Festival de Otras músicas

Iraila 9 – 17 septiembre
Bera (Nafarroa), Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Hazparne (Lapurdi)

Orain arteko artista baieztatuak / artistas confirmados hasta la fecha:
0 (for percussion)
Ferran Fages
Fred Jouanloung
Hirugarren belarria
Carmen Pardo
Ramon Andres
Patziku Perurena
Marta Garcia Quiñones
Myriam Aizager

Marcello Liberato
Adibera #3

Laister berri gehiago / Pronto más información

Antolatzailea / Organiza: ERTZ elkartea, AUDIOLAB elkartea, EIHARTZEA kultur etxea
Laguntzaileak / Colaboradores: Berako Kultur Batzordea, Berako Udala, Arteleku-Tabakalera, Oier Etxeberria, Open Sound

[www.ertza.net] [blogs.arteleku.net/audiolab]

AMALGAMAIAMA PASTORAL-A

Thursday, August 4th, 2011

pastoral_a

Abuztua 7,8,9,10 agosto
AMALGAMA (José Elosegi Etorbidea 136, 20017 Herrera, Donosti)

Pastoral bat da, hau da antzerki errezitatu, kantatu, margotu, idatzi, despentsatu, dantzatu eta proeiktatua. Eskaparate batean  eta eskaparate batetik. 72 ordukoa da Dekorazio Opera honen iraupen eoskorra. Abuztua 7ko 20:00 tatik, abuztua 10 20:00 arte.  Retagoardiako eskaparatismoan eta Beira Handiaren gardentasun zeharka ezinean oinarrituta eta hare gehiago orainean berrituta. Denbora,  hiru ekitaldi, pasarte edo ezuste multzotan zatikatzen da. Eta espazioa, komunikaziorik gabeko bi bandotan.  Pertsonai andanak,  korapilo barroko batean baleude estutzen dira. Donostiako Herrera auzoko José Elosegi Etorbideko 136 Amalgama estudioko bi eskaparatetatik, bertako kideak eta haien gonbidatuek, eskaparate akzio hau armonizatu, pinpirindu eta harekin jolastuko dira. Ornamentuzko eszena melodramatiko eta tragikoak, aktu arin zein lizunak, eszena abstraktu eta apaingarriak, instalazio mutanteak, lore jolas amalgamatu eta erruz dekoragarria. Amalgamaiama, Pastoral-A.

Es una pastoral, es decir un teatro recitado, instalado, cantado, pintado, escrito, despensado, bailado y proyectado en y desde un escaparate. La duración de esta Opera Decorativa será de 72 horas ininterrumpibles. Desde las 20:00 horas del domingo 7 de agosto hasta las 20:00 del miércoles día 10. Regida en todo momento por los principios universales del escaparatismo de retaguardia y la (in)franqueable transparencia del Gran Vidrio. El tiempo se divide en tres grandes actos, episodios o bloques inesperados y el espacio en dos bandos incomunicados. Con un reparto de personajes rico y variado como un abigarramiento barroco. Desde los dos escaparates del estudio Amalgama en José Elosegi Etorbidea 136, 20017 Herrera (DONOSTI) casi en la entrada de la estación de topo Herrera los asiduos e invitados del espacio Amalgama armonizarán, acompañarán y amartelarán esta acción de escaparate. Representaciones escénico ornamentales de páginas melodramáticas y trágicas, actos jocosos, escenas abstractas de adorno, instalaciones mutantes en una amalgama de floritura profundamente decorativa.