ENTZUNLARIAK arratsean

Wednesday, November 7th, 2012

afghanistan_radio_listeners

Euskadi Irratiko Arratsean saioan, 2012-2013 denboraldian, Xabier Erkiziak egindako kolaborazioak entzun daitezke soundcloud webguneko bilduma honetan.

“Dena entzun nahi duen pertsonaiaren figura behin baino gehiagotan topatu daiteke literaturaren munduan. Mitologiatik hasi, eta praktikan erlijio guztiek aipatzen dute, modu batera edo bertzera dena entzuteak ematen duen boterea. Ezinbertzean ahozkotasunari berebiziko garrantzia ematen dioten zenbait kulturetan, oraindik topa daitezke entzule soil baino entzunlariak, adilariak, diren pertsonaiak, entzumenez osatutako memoria biziak;  entzuteaz gain, entzumenak sortzen dituzten soinu biltzaileak, gordetzaileak. Gerrateetan ere erraterako, ezagunak izan dira (eta badira oraindik ere) entzuten espezialistak diren ajenteak. Gerra hotzeko irrati bidezko mezu sekretuak bilatzen orduak eta orduak irratia entzuten pasatzen zutenetatik hasi eta gurtel tramako telefono pintxazo bidezko entzunketak egiten dituztenetara. Badira, ofizioz, dena entzun behar bertze erremediorik ez dutenak. (..)
Baina ez dakit gehiegikeriarengatik izango den, saturazioarengatik, edo entzundako guzti hori aditzeak sortzen duen ezintasunak eraginik, baina kasu aunitzetan edo istorio aunitzetan, dena entzun nahi duten pertsonai horiek ez dute ongi bukatzen. Edo, guk behintzat erraz hartzen ditugu erotzat. Eta auniztan, isilpean geratzen dira. Sekula isiltzen ez den mundu zaratatsu batetik ezin irten bezala.”

[Ongietorri entzunlariei, X.Erkizia, Arratsean 2012-10-24]

001 Ongietorri entzunlariei by xabierk

ELLIOTT CARTER (1908-2012)

Wednesday, November 7th, 2012

“Etorkizunari dagokionean, azkenean orainaldian bizi duguna nahasketa arraro bat da,  laister desagertuko den nahaste bat. Jendea gero eta kontzienteagoa da eta hala izan beharko du, gizartea bera delako konplexuagoa, jende gehiago dagoelako, eta gauza gehiago gertatzen direlako. Jendeak azkarragoa eta zuhurragoa izan beharko du. Orduan, nere musika gustatuko zaie”

Elliot Carter, konposatzaile iparramerikarra (1908-2012)

THE EX + SACCO

Wednesday, November 7th, 2012

THE EX + Sacco

azaroak 17 larunbata / sábado 17 de noviembre
22:00 / 9€
INTXAURRONDO KULTUR ETXEA – Donostia

1979an sortu zenetik, The Ex taldeak askotariko musika estiloen nahasketa garatu du. Noisea, rocka, jazza, inprobisazioa eta musika etnikoa estalki bakarraren azpian sartu dira: «Ex musika». Soinu harmoniagabeak, gitarra izugarri erritmikoak, ia estilo afrikarra duen bateriak eta letra ia beti ironikoek ematen diote izaera berezia The Ex taldeari.
Haien 33 urtetako ibilbidean, The Ex taldeko kideek 1.500 kontzertutik gora eman dituzte Europan, Ipar Amerikan eta Afrikan, eta 25 cd inguru grabatu dituzte. Etengabe bilakatzen ari den taldea da, ideia berriak hartzeko eta era guztietako jendearekin lankidetzan aritzeko besoak zabalik dituena, beti ere, haren espiritua taldearen inspirazio-iturri bada eta horrek taldeko kideak erakartzen baditu. Helburu nagusia buru-belarri, zirkuitu komertzialetatik kanpo, uneko joeretatik edo haiengan jarritako espektatibetatik aldenduta, musika egitea da. Haien lan egiteko era independentea, kontzertuak antolatzeko modua eta diskoak partaideek berek banatzea oso eredu garrantzitsua da musika alternatiboaren zirkuituan. 2012an ere, gogor ari dira lanean, ahalik eta norabide gehienetan aurrera egiteko.

Sacco, erritmo urratu eta aldakorrak landu eta intentsitatearekin jolasten duen hirukote irundarra da. Datorren urtean argia ikusiko duen diskari begira lanean dihardute egun. Talde honen kontzertuak ez dira ugariak. Lisabö edota Küm taldeetan ezagunak ditugun musikarietaz dago osatua Sacco.

THE EX

TERRIE HESSELS, guitarra, guitarra barítono. ARNOLD DE BOER, voz, guitarra, sámpler. ANDY MOOR, guitarra, guitarra barítono. KATHERINA BORNEFELD, batería, voz.

Desde sus inicios en 1979, The Ex han desarrollado una mezcla divergente de estilos musicales: noise, rock, jazz, improvisación y música étnica se han entretejido bajo un único paraguas: “música Ex”. Sonido discordante, guitarras extremadamente rítmicas, batería casi de estilo africano y letras generalmente irónicas dotan a The Ex de su especial carácter.

En sus casi 33 años de existencia, The Ex han ofrecido más de 1.500 conciertos por toda Europa, Norteamérica y África, y han grabado unos 25 cd’s. Es un grupo en continua evolución, siempre abiertos a nuevas ideas y colaboraciones con gente de todo tipo, siempre y cuando su espíritu inspire y atraiga al grupo. Lo principal sigue siendo hacer música en cuerpo y alma, fuera del ámbito comercial, de las tendencias del momento o de las expectativas puestas en ellos. Su consecuente manera independiente de trabajar y el modo en que organizan sus conciertos, y graban y distribuyen ellos mismos sus álbumes es un importante ejemplo para el circuito de la música alternativa. En el 2012 siguen trabajando intensamente, avanzando en todas las direcciones posibles.

RUTH BARBERAN, DJ YUJU! @ Larraskito

Tuesday, November 6th, 2012

Larraskito-RuthBarberán-DJYUJU!

RUTH BARBERÁN (Barcelona. Trompeta i objectes.)
DJ YUJU! (Santurtzi. Portátil.)

Azaroak 10, Larunbata / Sábado, 10 de noviembre
21:00 / 5€ / CLUB LE LARRASKITO
(Ctra. Errekalde – Larraskitu 33, 4º, BILBAO.)

Kartela – Cartel: Nadia Barkate.

QUERIDO JOHN

Tuesday, November 6th, 2012

holder_cage2

Cage Rattling #3 with Bridget Hayden and Kelly Jayne Jones, Emma Hedditch and Mattin, Will Holder, Charlotte Prodger, Verity Susman

12 November 2012, 8pm
Kings Place, London
£9.50 advance booking online or £7.50 telephone booking offer +44 (0)20 7520 1490*

Querido John brings together a number of meditations and performances departing from a correspondence between Basque artist Esther Ferrer and John Cage.

In the process of realising his final work, the mesostic lecture poem ‘Overpopulation and Art’, Cage sought opinions from various friends and posed to Esther Ferrer the question, ‘does anarchy have a future?’. Embedding her compelling, almost manifesto-like response into the structure of the piece, ‘Overpopulation and Art’ brings together Ferrer’s thoughts on the potential of an ideology without dogma and Cage’s own visionary insights into the future of digital communication and bio-technology, amongst other wide-reaching concerns.

‘Overpopulation and Art’ was performed by Cage at Stanford University during a festival to mark his 80th year, yet he continued working on the piece to remove gender specificity and emphasise the position of patriarchal opposition. The evening takes as its starting point these exchanges that offer a glimpse of a Cagean gender politics, amongst emblematic questions of collaborative practices and autonomy, and the tension between structure, chance and improvisation.

Frequent collaborators Bridget Hayden and Kelly Jayne Jones, on slide guitar, flute and throat mic will present a live improvisation. Emma Hedditch and Mattin contribute a new poster text, including a specially conducted interview with Esther Ferrer on the question of her letter as well as wider thoughts on her practice, politics and the historicisation of figures such as Cage. The text is coupled with a live performance by Mattin underlining certain moments in this exchange.

Jo Freeman’s ‘The Tyranny of Structurelessness’ will be read by Will Holder to Cage’s ‘Score for Voice No 51′ (by Alex Waterman), a new publication in Holder’s series ‘…for single mothers.’ Artist Charlotte Prodger will present a new spoken word tape work which explores the tension between language and material, relating to her concurrent exhibition at Studio Voltaire, Percussion Biface 1-13. Composer and musician Verity Susman exchanges the cut-up samplings of lesbian slash fiction that are usually woven throughout her part-improvised, part-composed live performance, with Cage’s poem and Ferrer’s letter, meditating on the appropriation of characters and texts both in her own work and here between Cage and Ferrer.

-

Cage Rattling is a series conceived by The Wire Magazine for Kings Place to mark John Cage’s centenary year.

Image credit: Will Holder reciting John Cage’s ‘Indeterminacy’, Jan Mot Gallery, Brussels, 2008

-

Electra
Third Floor, Shacklewell Studios, 18 Shacklewell Lane, London E8 2EZ, UK
www.electra-productions.com

MEM IS BACK

Tuesday, November 6th, 2012

Festival MEM /// www.festivalmem.com

EXPOSICIÓN / ERAKUSKETA >  uh513: Clorofila 3.0
Inauguración: 7 de Noviembre, Miércoles. 19.30 h (hasta fin de mes)
Irekiera: Azaroaren 7a, asteazkena. 19.30 (hilaren amaiera arte)
Galería Arropame y… (Muelle Marzana 14. BILBAO)

EXPOSICIÓN / ERAKUSKETA > COLECTIVO SANTA PRUDENCIA: Santa Prudencia Read the rest of this entry »

ENTZUMEN BOTERETSUAK

Monday, November 5th, 2012

Power-Listening300

2012ko azaroaren 1ean BERRIA egunkariko “Bi ahotsetara” iritzi zutabean agertu bezala:

ENTZUMEN BOTERETSUAK
“Entzutea izango da negozioen munduan balio gutxien jaso eta garapen ahulena izan duen trebetasuna, bereziki noraezean eta hain azkar goazen garaiotan”. Baieztapen horrekin saldu didate auto-laguntza liburuen saileko azken nobedadea. Bizitzan arrakasta izateko nahitaez erosi beharreko horietakoa. Badakit marketing kanpaina bat gehiago baino ez dela. Baina ez nolanahikoa. Gomendioa idazten duena Jeffrey Immelt, General Electric multinazionaleko CEOa denean, eta idazlea, bere burua iparramerikako enpresari eraginkorrenen aholkularitzat duen pertsonaia, niri behintzat alarmatxo bat pizten zait barruan (belarrian zizturen bat ere bai, seguruaski). Liburuan, Teledendetako lengoaiarik merkeenez, Power listening edo Entzumen boteretsua izenarekin defendatzen du Bernard T. Ferrarik bere teknika berritzaile bezain sinplea. Haren hitzetan, nahikoa da behar bezala entzuten ikastea etsai guztiak gainditzeko. Entzuteak aberastuko gaitu. Dirutan.
Obamaren Nobel sariaren albo-kaltea izango da. Ze, mundu guztiari entzungor denak orain arrakastaren sekretu bezala entzutea saltzea, guttienez deigarri egiten denik ezin da ukatu. Liburuaren anuntzioak berriki irakurritako testu zahar bat ekarri dit gogora. 1761ean idatzitako Donostiako kronika batean Joaquín de Ordoñezek euskararen hots zatarra aipatzen du. Belarri castellanoentzako disonantea eta inpertinentea, eta emakumeek elkarren artean erabiltzen dutenean, ezkilak aldiberean jotzerakoan bezain ulertezina eta desatsegina da euskara beretzako. Baina beharrezkoa. Soilik baserritarren eta hiritarren arteko harreman komertzialak bizirik mantentzeko bada ere, beharrezkoa. Bortz axola gainerakoak. Komertzioak justifikatzen du euskara bizirik mantentzea. Komertzioak justifikatzen du entzun beharreko hori. XVIII. mendeko liberalek argi zuten jada zer entzun eta zer ez, argi zuten entzunaldi bakoitzaren prezioa zein den. Bistan da: orain Power listening deitzen duten teknika berri ustekoa, pentsa baino zaharragoa da. Guttienez, gure belarriak bezainbeste.

Xabier Erkizia

BULEGOKO BERRIAK

Saturday, November 3rd, 2012

Bulegoa z/bk aurkezten du:

Hormaren kontrako ekoizpenak programaren barruan:
18 argazki eta 18 istorio: Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance programaren bosgarren geldialdia BNV Producciones-en, Sevillan
Asteartea, 6 Azaroa, 2012 – 19:00

“18 argazki eta 18 istorio” Bulegoa z/b ekimenak Amsterdameko If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution plataformarekin lankidetzan egin duen proiektu bat da; eta Isidoro Valcárcel Medinaren “Performance in Resistance” programa aurkezten eta laguntzen du, 18 kontakizunen bidez eta 7 hiritan barrena egindako bidaia batean. Bostgarren geldialdia Sevillako BNV Producciones-en izango da, eta, bertan, Pedro G. Romerok, Isaías Griñolok eta Miren Jaiok honetaz hitz egingo dute nork bere aldetik: “Encuesta en la cola del besamanos del Cristo de Medinaceli” (Madril, 1978), “El pintor en la calle” (Madril, 1978) eta “12 ejercicios de medición sobre la ciudad de Córdoba (J)” (Kordoba, 1974)…

Hormaren kontrako ekoizpenak programaren barruan:
Bigarren urteurrenaren ospakizun-jaia
Ostirala, 9 Azaroa, 2012 – 19:00

Bulegoa z/b-ren bigarren urteurrenaren ospakizun-jaia. Pintxoak, edariak eta jarduera hauek: Rosa Parmak Riot Flesh-erako diseinatutako Bulegoa z/b-ren kamisetaren aurkezpena, San Anton Abesbatzaren emanaldia, Chico y Chica-ren cocktail “GIN TOKI. Arte eta ezagutzarako bulegoa”-ren aurkezpena, Niebla fascista-ren emanaldia, DJ Kafea eta Galletak…

Informazio gehiago jasotzeko: http://www.bulegoa.org/eu/orain

……………………………………………………..

Bulegoa z/b presenta:

Dentro del programa Producciones de una pared:
18 fotografías y 18 historias: quinta parada de Performance in Resistance de Isidoro Valcárcel Medina en BNV Producciones, Sevilla
Martes, 6 Noviembre, 2012 – 19:00

“18 fotografías y 18 historias” es un proyecto de Bulegoa z/b realizado en colaboración con If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution de Ámsterdam que presenta y acompaña “Performance in Resistance” de Isidoro Valcárcel Medina a través de 18 relatos en un viaje por 7 ciudades. En su quinta parada el 6 de noviembre en BNV Producciones de Sevilla, Pedro G. Romero, Isaías Griñolo y Miren Jaio comentarán “Encuesta en la cola del besamanos del Cristo de Medinaceli” (Madrid, 1978), “El pintor en la calle” (Madrid, 1978) y “12 ejercicios de medición sobre la ciudad de Córdoba (J)” (Córdoba, 1974) respectivamente…

Dentro del programa Producciones de una pared:
Fiesta de segundo aniversario

Viernes, 9 Noviembre, 2012 – 19:00

Celebración de la fiesta de segundo aniversario de Bulegoa z/b. Pintxos, bebidas y la siguiente programación: Presentación de la camiseta de Bulegoa z/b diseñada por Rosa Parma para Riot Flesh, recital de San Anton Abesbatza, Chico y Chica presentan el cocktail “GIN TOKI. Oficina de arte y conocimiento”, actuación de Niebla fascista, DJ Kafea eta Galletak…

Más información: http://www.bulegoa.org/ahora

———————————

Solokoetxe 8 bajo, 48006 Bilbao
email : bulegoa@bulegoa.org
http://www.bulegoa.org