JUAJO ARANGUREN, LOTY NEGARTI, TXUSPO POYO @ Larraskito

Tuesday, October 15th, 2013

larr19oct

CLUB LE LARRASKITO
PROYECCIONES / PROIEKZIOAK :

JUANJO ARANGUREN
LOTY NEGARTI
TXUSPO POYO

SÁBADO 19 DE OCTUBRE / URRIAREN 19a LARUNBATA
A las 18 se abrirán las puertas, y a las 19 empezará la proyección / 18:00etan ateak irekiko dira, eta 19:00etan hasiko da proiekzioa
Entrada / Sarrera: 3 €
CLUB LE LARRASKITO (Carretera Errekalde-Larraskitu 33, 4º, Bilbao)
Cartel / Kartela: LOTY NEGARTI

[audiolab] DONOSTIA NOISE @ Arkitektura eskola

Friday, October 11th, 2013

Picnic_on_the_motorway_web

HITZALDIA: Donostia Noise: Zarata eta hiria 
Xabier Erkizia

Urriaren 11a ostirala / Viernes 11 de octubre
16:00 / Arkitektura Goi Eskola Teknikoa – Escuela Técnica Superior de Arquitectura

HIRIA ETA BESTELAKO POLITIKAK. HERENTZIAK, LURRALDEAK ETA ERAIKUNTZA KOMUNAK
Urriak 4-11 2013
Arkitektura astea: hitzaldiak, eztabaidak eta Tabakalerara bisitak
Urriaren 4tik 11ra Tabakalerak bat egiten du Arkitektura Astearekin. Hiri kontzeptu berriari buruz hausnartu, esperientziak trukatu eta pentsamendu eremu berriak sortzeko helburuarekin hitzaldi eta lantegi sorta antolatu dugu.
info +

—-

CIUDAD Y OTRAS POLÍTICAS. HERENCIAS, TERRITORIOS Y CONSTRUCCIONES COMUNES
4-11 de octubre de 2013
Semana de la arquitectura: conferencias, debates y visitas a Tabakalera
Con motivo de la Semana de la Arquitectura, entre el 4 y el 11 de octubre Tabakalera presenta un amplio programa de conferencias y talleres para reflexionar sobre el nuevo concepto de ciudad, compartir experiencias y generar espacios de pensamiento. + info

AUDIOLAB @ Sound-In

Friday, October 11th, 2013

001

Soinu arteari eta musika esperimentalei eskainitako egitaraua da Sound-In, Estampa arte azokaren atala. Estamparen 21. edizioa urriaren 10etaik 13ra ospatuko da Madrilgo Sorkuntza garaikidearen Matadero eraikinean.
Egitarauak, tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak eta bertzelako ekitaldiak biltzen ditu. AUDIOLABen izenean Xabier Erkiziak mahai-inguru batean parte hartuko du.
Informazio gehiago: http://www.estampa.org/sound-in/programacion.html

Bazterrak, Hector Rey, Loty Negarti…. @ Hika Ateneoa

Friday, October 11th, 2013

tumblr_mrjhl0SgX41sa9m4ro1_1280
Urriaren 11a ostirala / Viernes 11 de octubre
Hika Ateneo (Muelle de Ibeni, 1, Bilbao)
20:30 – 23:30

Oier Iruretagoiena
Estanis Comella
Bazterrak + Hector Rey + Loty Negarti
Dj Yuju!
Al Karpenter
Piñas baterastro + RxFxSx + Xedh
Sarah Rasines + …

Dentro del programa de Le Maison / Le Maison-en programaren barruan:
http://lemaison-defous.tumblr.com/

GRABAGAILUA

Wednesday, October 9th, 2013

voice-recording

2013ko urriaren 9an, ANJEL LERTXUNDIk BERRIAn

Zure ahotsa entzuten duzunean grabagailuren batean, arrotza egiten zaizu. Inpostatua, metalizatua, robot batena bezalakoa. Badakizu zurea dela, baina ez zaizu zurea iruditzen. Denoi gertatzen zaigu. Non dagoen gure ahots propioaren eta grabagailuan entzundakoaren arteko desberdintasuna? Adituen esanetan, gure ahotsak eztarritik kanpora eta kanpotik belarrietara egiten du bidaia; joan-etorriaren fruitua da, barruan eta kanpoan entzuten dugu aldi berean. Grabagailukoan gordetako ahotsak, ordea, ez du gure baitako bidaia egiten, ez dugu gure tripetatik irtendakoa entzuten: emisioaren parte nagusia, sorrerarena, falta zaio.

Ahots asko, artistikoak bezala beste alorretakoak ere, ez dira barrutik irtenak, sasoian sasoiko konbentzio/komenientzien —grabagailuaren— arabera modulatutakoak baizik.

Grabagailuekin funtzionatzen dugu: horregatik da mirari bat ahots propioak, inpostaziorik eta mozorrorik gabeak, aurkitzea.

 

TXORIA TXORI @ Cristina Enea

Friday, October 4th, 2013

txoria txori tree

erderaz euskeraz

Animaliak gizakiari eskaintzen dion lagunartea bereiztu beharrekoa dela esan daiteke, ez baitu honek beste gizakien ondoan egotearekin zer ikusirik. Garai batean lagunarte hori parez-parekoa zela kontuan hartuta, animaliekin hitz egiteko gaitasunaren galera gizakiari atxikitu ziotenak ere ba omen ziren. Pentsa dezagun Orfeo eta antzerako izaki aparten inguruko kontakizun eta kondaira guztietan, animaliekin hitz egiteaz gain gizakien pasioak baretu eta zuhaitzak ere dantzan jartzeko ahalmenarekin lotzen den Orfeoren kantuarekin.

Animalia hitza, latinezko anima-tik eratorria omen da, bere esanahia bizitzaren printzipioa den arnasa eta aireari loturik agertzen delarik. Orain, nola ukatu kantua eta arnasaren arteko lotura estua? Abestea eta bizitzea bat dira. Baina loturak egitea haustea bezain erraza da, ziurrenik ere. Txorien kantuak beti izan dira gizakia eta naturaren arteko batasunaren sinbolo, bai eta naturaren indar eta misterioen irudi ere. Nola liteke horren ahots indartsua halako gorputz txiki batean sartzea?

Aire kutsatu, ura pozoindu eta zuhaitzak moztu ondoren, txorien eta beren abestien alde egitea beharrezko bilakatu da. Baina ez kaiolan nahi ditugulako guretzako kantari, ez gure ekosistemen jarraipena eta oreka bermatzeko duten ezinbesteko funtzioagatik, bederen. Txori kantuen alde egin behar badugu, eta hala egin nahi du oraingo honetan Cristina Enea Fundazioak, batez ere ederrak direlako izan dadila, zirraraz, gu ere espezie bat garen heinean, munduari eta bere itxurei lotzen gaituztelako.

Gizakiak betidanik jaso izan du naturak eskaintzen dizkigun etengabeko doinu hauen aurreko harridura, hainbat kantu eta musiketan. Hau dela eta, aurtengo udazkenerako musika eta txori-kantuak batzen dituen hainbat ekitaldi antolatu ditugu, gai hau jorratuko duen kantutegi zabalago bat eta doinu hauen inguruko beste hainbat ekimenen abiapuntu gisa.

——————————————————————–

La compañía que el animal ofrece al ser humano exige una consideración específica, puesto que su presencia difiere de modo sustancial de la compañía de los humanos. Esta comunidad parece que puede ser tan fuerte que no faltan quienes culpan al ser humano de la pérdida de una “fabulosa” capacidad de hablar con ellos. Pensemos en las leyendas y las narraciones en torno a seres excepcionales como Orfeo y en su canto, capaz de comunicar con los animales, hacer bailar a los arboles y de calmar las pasiones de los seres humanos.

La palabra animal, derivada de la anima latina, se vincula con el soplo vital, el principio de la vida, estar dotado de respiración. Pero ¿podría alguien negar la relación entre el canto y la respiración? Cantar y vivir son nociones que parecen ir juntas, de la mano. Aunque seguramente sea tan fácil establecer vínculos como liquidarlos. Los cantos de los pájaros siempre han sido un símbolo de la unión entre el ser humano y la naturaleza, a la vez que una viva imagen del misterio y la fuerza de la naturaleza. ¿Cómo es posible que una voz tan potente provenga de un cuerpo tan pequeño?

Una vez que hemos contaminado el aire, envenenado el agua y hemos talado los arboles, necesitamos de la acción a favor de los pájaros y sus melodías. Pero no porque los queramos enjaulados, cantando sólo para nosotros, tampoco por esa imprescindible función que cumplen a favor de la continuidad y la supervivencia de los ecosistemas. Si hemos de defender los cantos de los pájaros, y es esa la apuesta de la Fundación Cristina Enea, que sea por la emoción que nos suscitan, por su belleza, por su capacidad de unirnos como especie al resto del mundo y sus apariencias.

El ser humano siempre ha recogido en infinidad de canciones y músicas este asombro ante las melodías que la naturaleza ofrece. Por ello, para este otoño hemos programado diversas actividades que unen los cantos de los pájaros y la música como punto de partida de una iniciativa que pretende elaborar un cancionero más amplio, así como un programa de actividades relacionados con estas melodías y su recepción.

[audiolab] SOINUMAPA update 2013-11

Friday, October 4th, 2013

cervera

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko hamaikagarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Décimoprimer repaso de (20) grabaciones añadidas a Soinumapa.net durante 2013. Gracias a todos/as los/las personas que han grabado y compartido sus grabaciones!

Vitoria-GasteizZaparrazo
Donostia/S.SebastiánZabor kamioia 27 / Camión de la basura 27 05:01
BeraKomuna / Baños 05:24
TxingudiCervera
AramaioEreçiac 06:06
AreatzaEguerdiko 2etan / A las 2 del mediodía 03:51
Donostia/S.SebastiánGros gainetik / Gros desde arriba 05:07
IrunInauteriak (1826) / Carnavales (1826)
IrunArranokumea / Aguilucho 01:21
LasarteHipodromoan / En el hipodromo 06:06
BeizamaEzkildorrean / Campanario 01:04
IrunO, Xanbule
UsurbilEuskotren  01:34
Donostia/S.SebastiánTBK infrasoinuak 3 / Infrasonidos TBK 3 02:12
Donostia/S.SebastiánZabor kamioia 17 / Camión de la basura 17 07:27
Vitoria-GasteizParlera
Santu-EneaAntzarak / Ocas 03:58
Donostia/San SebastiánZurrumurru isila / Rumor silencioso 01:17
HondarribiaTxistu melodia / melodia de txistu 00:30
HondarribiaTxistua entsaiatzen / Ensayando el txistu 00:53

[www.soinumapa.net]

UDAN ENTZUNDAKOAK

Thursday, October 3rd, 2013

201307051113-full

2013ko urriaren 3an BERRIA egunkariko A Capella zutabean agertu bezala:

Baionako bestetako egitarauan, abuztu ez hain urrun hartan, DJak ikusteko parada egon zela irakurri nuen. Musikariak eta kontzertuak ikustearekin nahikoa ez, eta DJak ikusteko aukera paregabea ere eskaintzen digute gure herri eta hirietako agertokiek. Jakina da DJak beti izan direla musikariak baino ikusgarriagoak, ikustekoak, pulamentuzko paradak egiteko modukoak. Akaso horregatik dira musikariak baino gehiago. Laster musika aukeratzaile profesional gehiago egongo da musika egile baino. Laster musikariak ikusteko parada eskainiko dute… museoek.

Bestetako barraketako DJak ez dira ikusten, ez daude bestetako egitarauan, baina ez da haiek gabeko bestarik. Ezinbertzekoak dira eta badakite. Beharbada horregatik dira hain gupidagabeak. Autotxokeetako kontrolistei beren mp3 erreproduktore-batidorak 30 segundoro ukitzea debekatzen dien legea asmatu beharko luke gobernu edo erakunderen batek. Autoek txokeak adina interruptus dituzte barraketako musika aukeratzaileek. Youtube sindromea, baina eskala errealean.

Berdin erakunde publiko, konpainia pribatu edo dena delakotan ere, uda da, jazz, rock edo folk jaialdiez gain, telefonoetako itxaroteko musiken festibalen sasoia. Urte osoan ez dira pilatzen udan hainbertze itxaroteko musika. Harrigarriena, ordea, euren arteko antzekotasun maila da. Aukeratutako estiloen gainetik, nola demontre asmatzen duten beti entzule behartua bere onetik ateratzeko. Nor ote da gure itxaroteko momentuak alaitzen dizkigun DJ anonimo sakrifikatua? (Bere) zorionerako ikusteko paradarik ez duguna?

Aseguru etxe ezagun batek kazetaria bidali du udan hilabete batez Europa osoan zehar. Helburua, Europako soinuak biltzea. Bildu beharreko soinuak, ordea, ez ditu kazetariak berak erabaki, ezta haren belarriek edo irizpide profesionalek ere. Ez ditu aukeratu soinu paisaian jakintza edo ezagutza duen jakintsuen komite sekretu batek, internautek baizik. Baina internautek ez dute grabatzen, aunitzek ez du entzun ere egiten, soilik pintxatu egiten dute.

Xabier Erkizia