[RDM32] LÖTY NEGARTI & AL KARPENTER
October 18th, 2007[rdm32] LöTY NEGARTI & AL KARPENTER: Discurso solitario (2007)
Orain dela oso gutxi ruidemos netlabelak argitaratutako bi lan aipatu ondotik, denbora gutxi behar pasa behar izan da, berriz ere gero eta interesgarriagoa den katalogo honetako (dagoeneko 32 erreferentzia argitaratu ditu) beste lan bat hizpide edukitzeko. Eta hortarako ez dugu urrun joan beharrik, bertze bi bizkaitar, Löty negarti eta Al Karpenter baitira lan berri honetako protagonistak. Lehena hamaika disketxearen eta Gatza elkartearen inguruan ezagutzen dugu, bigarrena karpenters taldearengatik eta brutus rock’nr’roll doinu zikinenei eskainitako e-zinearengatik. Ziurrenik, biak batera lehen aldiz jo zuteneko grabaketa da honakoa, “discurso solitario” hau Bilbon joan den uztailan ospatu zen Zarata fest jaialdian egindako kontzertuaren errejistroa baita. Eta ziurrenik horregatik mantentzen du zapore fresko hori. Egia da, Löty negartik parte hartzen duen grabaketa aunitzek izan ohi duela zapore berezi (samingozo eta aldakor) hori, eta Karpenter ondoan izateak ez dio kendu giro hori grabaketari. Perkusioa eta feedback-a sortzen dutela dio aurkezpenak, eta soinuak ere, testu zenbaiten errezitaldiarengatik ez balitz, horixe bera erakusten du, inolako adorno edo apainketarik gabe. Bi elementu lehor horien artean balantza bilatzea ordea ez da lan erraza izaten, erritmoen trinkotasuna (kasu honetan gainera erritmoak golpe soilak dira) eta feedback edo akopleen ezengorkotasuna kontrajarriak baitira. Eta beharbada kontrajarritasun hori da lan hau bereizten duena. Ezaugarri honek ematen baitio diskari edozein momentutan lehertu daitekenaren sentsazio beldurgarri xamar antzeko bat, grabaketak irauten duen ordu erdi exkaxeko luzaeran desagertzen ez dena.
x.erkizia
[RUIDEMOS NET LABEL] [Ruidemos@archive.org]
[www.gabone.info] [www.myspace.com/karpenters]