PODKARAZ. Euskarazko Podcasten I. Erakustaldia
October 1st, 2007[via IGUA]
Podkaraz. Euskarazko Podcasten I. Erakustaldia
Antolatzaileak: Infozazpi irratia, UEUko Kazetaritza Saila, EHUko Kazetaritza Saila
Edozertaz edo edozeinetaz soinu-erretratu bat egitean datza lehen edizio honetako baldintza. Egoera bat agertarazi, pertsona bat deskribatu, denok egin eta inor onartzera ausartzen ez den hori kontatu… Nahi duzuna, baina atera diezaiogun errealitateari – norberarenari- soinu-argazkia! Egizu podcast bat gai horrekin!
Podcasten iraupena 3 eta 5 minutu bitartekoa izango da. Luzeagoak bidaltzeagatik, hala ere, ez da inor kanpoan utziko. Erakustaldian parte hartzeko azken eguna maiatzaren 15a izango da.