Soinu kontuak Euskadi irratian

October 30th, 2007

Gaurtik aitzinerat Xabier Erkiziak Euskadi irratiko “Arratsaldekoa” saioan kolaboratzaile lanak eginen ditu hamabostean behin. Arantxa Iturbek gidatzen duen saioaren barnean soinuak, zaratak, soinugintzak, musikagintza eta entzumenarekin lotutako bertzainbat gai izanen dira hizpide.
Lehen saioan SOINUMAPAk: Escoitar.org, Soundtransit, Soundmap japan eta Soinumapa.net

2 Responses to “Soinu kontuak Euskadi irratian”

  1. ibon Says:

    Ea Euskadi Irratian ere hasten diren programak sarean eskegitzen, esaterako, arratsaldeko lauretan irratia entzun ezin dugunok entzun ahal izateko. Berriro ere irrati txikiak dira (Euskal Herrian behintzat), adibidez Bilbo Hiria, aurrekontu eta baliabide gutxiagorekin punta-puntan daudenak, ia edozein programa nahi dugunean entzuteko aukera ematen dutenak. Bueno, hori esparru gehiagotara eramanda, web guneen diseinua, funtzionamendua, planteamendua eta erabilgarritasuna, adibidez, sarean dauden txarrenak izaten dira (nire iritziz) erakunde ofizialenak, gezurra dirudi. Sartu bestela euskadi.net bezalako webgune garrantzitsu batean, ea nork irauten duen 5 minutu pantaila aurrean etsi gabe (loturak txarto, hizkuntzaz aldatzean hasieratik hasi behar….), kontuan izanda erabiltzaileak ordaintzen duten herritarrak direla. (badakit hau ez dela holakoak komentatzeko lekua, baina tira)

  2. Administrator Says:

    Bai motel, nola kenduko dizut ba arrazoia?
    Webgune instituzionalen arazoa larria da… eta gezurra dirudi bertzelako webgune independienteen (eta ez horren independienteen) abantaila zentzu hortan. Baina egia erran oraindik arraro egiten zaizkit irrati ofizialetan, ez bakarrik hemen baita atzerrikoetan ere (aise haundiagoak batzuk), edukiak sarean deskargatzeko edo online eskegitzerako orduan erabiltzen diren politikak. Ez dakit copyright kontuekin zerikusirik ote duen (seguruaski bai) edo irratiak berak, formatu bezala, jasan dituen eta jasaten ari den aldaketen aurrean errezeloak ote dauden, baina azkenean emaitzak ez dute betetzen. Dena den “a la carta” telebisten garaian ez dut uste aunitz iraungo duenik zerbitzu hori gabeko irratiak, beraz ea emaitzak lehen bait lehen entzuten ditugun.
    Bertzalde kuriosoa da, pentsatzen hasiz gero, irrati analogikoak garai dijitalean eduki dezaken papera aztertzea.

Leave a Reply