ORNITORRINKUS @ Lutxana
November 16th, 2007azaroaren 18 igandea / domingo 18 de noviembre, 20,00
Eskola zaharrak, Antiguas escuelas . Lutxana-Erandio
ORNITORRINKUS:
Maialen Lujanbio: ahotsak, hitzak
Judith Montero: saxofoiak
Xabier Erkizia: hots, elektronikak eta espazializazioa
Iñigo Telletxea: Soinua
Ibai Gogortza: argiztapena
Plataforma Tirantek antolatutako Azaro Kulturalen barruan.
Dentro de los eventos programados por Plataforma Tirante.
November 19th, 2007 at 3:28 pm
Neurrikoa eta bikaina esango nuke atzoko Ornitorrinkus saioaz. Osoa ere.
Aspaldi ikusi dudan emanaldi freskoena. Puntu askotatik iruditzen zait halakoa, komentatzeko gauza ugari bildu zituzten (nahiz eta beti “hobetu� ahal den dena).
“Bazen garaia� pentsatu nuen behin baino gehiagotan, bertsoekin egitasmo dezente bat egiteko. Dena den, bertsolaritza ta musika uztartzen duen egitasmoa dela esatea azalekoa da nire ustez, edo gutxiegi esatea da. Saxoa erabiltzeko modua, bertsotan egiteko modua eta espazializazioa eta soinua garatzeko eta erabiltzeko modua. Gustatu zitzaidan emanaldiak izan zuen antzezpen maila, edo asmoa, alde batetik horrek soinuari nabardura asko ematen dizkiolako, hau da, eszenaratzea soinua garatzeko erabiltzea, eta bestetik, bertsotan adierazten zenarekin lotura zuelako. Argien erabilera ere horrekin lotuta dago, jakina.
Horri gehituko nioke xabiren lana, espazializazioa eta dinamika emateko. Kuriosoa zen ikusle-entzuleen jarrera bapatean haien atzetik beste saxo bat entzuten hasten zirenean eta saxoaren soinu hori gelaren beste muturrera aldatzen zenean, bapatean oihartzun txiki bat ahotsean, beste batean beste nabarduraren bat, baina dena neurri-neurrian, gozo-gozoa, eta kontu eta ardura handiz egina.
Eta ahotsaren tratamendua, fonetikarekin joko ederrak eginez, batzuetan hitzak eta esanahiak erabiliz, beste batzuetan soinu hutsak. Ahotsa/fonetika izaten da, gurean behintzat, gutxiegi lantzen den musika-tresna, eta atzo, ordubetean, erakutsi zuten aurretik lantzeko dagoen bide-sorta handia dela. Xiberuko abesteko modua ere agertzen zen noizean behin maialenen jardunean ( eta xabiren amaierako sanpler eder baten bidez ere).
Gauza gehiago ere aipa daitezke, ziur.
November 19th, 2007 at 6:49 pm
milesker ibon. egia erran aunitz eskertzen dugu gisa hontako komentarioak jasotzea, eta noski, are gehiago onak badira! Ornitorrinkusekin daramakigun bidean geldialdi (kontzertu) bakoitza desberdina da, etengabeko bilaketa prozesu bat bezala ulertzen baitugu egitasmo hau eta bilaketa hortan, bilaketa guztitan bezala, gauza onak eta ez hain onak sortu izan ditugu. zentzu hortan Lutxanakoa guretzako ere berezia izan zen, espazioak eta egoerak ere hortarako eman zuelako. Entzuleek ere hori nabaritu bazenuten, ezinhobe.