KARLHEINZ STOCKHAUSEN 1928-2007
December 8th, 2007Stockhausen gabe musika elektronikoa gauza bera ez zela izanen errateak ez luke inor harritu beharko. Musikalki nahiz pertsonalki polemikoa bezain berezia, goraipatua bezain kritikatua eta maitatu bezain gorrotatua izan zen alemaniako konposatzaile hau. 50 eta 60ko Damstadt-etik pasa ziren konposatzaile talde errepikaezin hartako pertsonai berezienetakoa zen ezpairik gabe. Lehenbizi Schoenberg-en dodekafonia baztertu zuen, gero talde konposizioa erabiltzen hasi zen teknika modura. Musika konkretuaren bidez soinu elektronikoarekin egin zuen amets eta soinuaren espazializazioa “asmatu” zuen “Gesang der Jünglinge” konposizioarekin. Zorizko musikari ekin zion, helikopteroekin interpretatzeko konposizioei gero, eta 2001ean mundu guztiak ezagutu zuen 11-Seko atentatuen inguruan erran omen zituenengatik. 79 urterekin zendu da. Ez da gutti bizitza bakarrerako.
November 14th, 2009 at 3:13 am
[...] du. Aurten jaialdiak Olivier Messiaen omendu duen moduan ziklo honek ez du ahantzi nahi izan joan den abenduan zendu zen Karlheinz Stockhausen konposatzaile alemaniarraren memoria. Hortarako ohiko kontzertu zikloan [...]