Zaratarik gabeko Nazioarteko eguna

April 16th, 2008

elsilencio.jpg

Gaur, apirilaren 16a da zaratarik gabeko nazioarteko eguna ospatzen omen dugu. Eguerdiko 12etarako egin dute deialdia: Minutu bateko isiltasuna gure inguruneko soinuak entzuteko.
John Cage-k 1951n pentsatu zuen antzekorik kamera anekoikotik pasa ondotik, David Tudorrek egin zuen 1952an Woodstock zaratatsuan eta orain nazioarteko deialdia zabaltzen digute kontaminazioaz arduratzeko, zaratari kontra egiteko. Ariketa desberdin hauen helburu desberdinen gorabeherak alde batera utzita, 55 urtetan 4 minutu eta 33 segundutik minutu bakarrera pasa gara. Beharbada orain isilik egoteko denbora gutxiago dugulako edo akaso isiltasunari orduan baino beldur gehiago diogulako, alegia zarata ezaren horror vacui-ak inoiz baino itzal haundiagoa duelako. Edo besterik gabe azken hamarkadetan ustezko “minutu bateko isiltasuna” izeneko jestua guztiz desgastatu dugulako, ezinezko bihurtu dugulako. Izan ere, berezia da minutu bateko isiltasunak izan duen eboluzioa. Dagoeneko gutxitan entzungo ditugu isiltasun minutuak, ez Cagek eta Tudorrek erakutsi ziguten bezala isiltasuna ez delako esistitzen, baizik gero eta zailagoa zaigulako isilik egotea. Garai batean minutu batez isilik egoteko gai ginela erraten digute, eta orain berriz musika jartzen digute isilik egoteko. Musika al da isilarazten gaituena? Musika erabiltzen ote dugu isiltzeko?? edo beharbada beti horrela erabili izan ote dugu musika?
Hala bada, Cagek zuen arrazoi. Eta kontrakoa pentsatzen baduzue, egin proba eguerdiko 12etan….egunero.

Xabi Erkizia

Leave a Reply