Noite e gaua: Kronika
September 25th, 2008Ederra izan zen Le Larraskitoko bigarren noitegaua ere. Gustora aski izan ginen han bildutakoak, hozkailutik garagardo bat edo “Lemon� jartzen zuen gauza hura hartu eta banku baten edo lurreko kartoi zati baten eserita, entzuten eta ikusten. Begi eta belarriek jasotakoa esofagotik behera jetsi zen gero, eta urdailean bueltaka ibili dut egun batzuetan. Hesteetan itzuli batzuk eman eta gero, gorotz heze usain indartsukoa botatzera nator Audiolaben blogera.
Löty Negarti ipurterreak eman zion hasiera kontzertuari, mahai gainean jarritako hamaikatxo bat objeturekin jolastuaz. Hona “osagaiakâ€?: Lau globo, ahoko harpa bat, lau Nesquik ontzi (hutsik, noski), diapasoi bat, tenisera jolasteko pilota bat, Euskal Herriko amona guztien etxeetan egoten den Artiach-en pasta kutxaren estalkia motore txiki batean bueltaka, bonbo bat, xilofono bat?, kable batzuk, mikrofono bat, nahasketa mahai bat, eta gogoan ez ditudan beste gauza batzuk. Soinu-katalogo antzeko bat eginaz hasi zuen emanaldia: Orain soinu hau, orain beste hau…eskura zeuzkan tinbre ezberdin guztiak zein ziren erakutsi nahi baligu bezala. Soinu horiek nahasten, artikulatzen, hasi zen gero. Hau honekin, hori harekin, orain hau sartuko dut, beste hau geldituko dut… Eta amaieraldera, bere aukerak bi edo hiru soinutara mugatu, eta hauek luzatu zituen. Nire gusturako, hasierako eta amaierako zatiak izan ziren interesgarrienak. Alegia, soinu gutxien edo nahasketa gutxien zeuzkaten zatiak. Elementu arraro bat aipatzekotan Lötyren kontzertuan, hasi eta berehala, azpitik, oso baju, Ramonesen “Hey, ho, let’s go!â€? entzun genuela litzateke hori. Algortarrarrena baino, Mikel “Xedhâ€? teknikariaren gauza izango zelakoan nago, emanaldi ostean jarri nahi zuen “Muzakâ€?-aren bila (nahasketa mahaiaren faderra guztiz jetsita edukita ere, entzun egiten da batzuetan, oso baxu). Istripua izan edo ez, bere puntua izan zuen Löty Negarti eta Ramones batera entzuteak.
Inazioren txanda iritsi zen gero. Bere emanaldia urdailean bueltaka darabilkit oraindik, eta liseriketa zaila ari da izaten. Nire organismoa ez dago horrelako gauzetara ohituta, eta ez daki oso ongi nola hartu behar duen, zein zuku gastriko askatu behar dituen, bueltan kanpora bidali behar duen…beharbada plater beretik gehiago eman beharko diot ohitzen joateko. Ia Gure Artearen barruan berriz egiten duenean nire urdailak zer dioen. Iritzirik eman gabe ere, objetiboki konta nitzake zer gauza egin zituen, baina hobe irakurleak berak aukera duenean zuzenean ikusten badu. Soilik aurreratuko dut bere bideo eta ekintzetan (ikusi dudan apurragatik) behin eta berriz errepikatzen diren elementuak zeudela oraingoan ere: Bideokamera, gitarra…
Durán Vázquezek izan zen amaiera eman zuena (Enrike Hurtadok ezin izan zuen jo azken momentuan). Publikoari bizkarra emanaz jarri zen, seguraski bozgoragailuetatik ateratzen zena zuzenean eta publikoaren modu berean jasotzeko, eta begiak itxiz gero ezer galduko ez genuela eta seguraski zerbait irabaziko genuela esan zuen hasierako ohar modura. Bi sintetizadore lagun hartuta (ez zuen laptoparekin jo), soinu tonalez beteriko kontzertu entzungarria eta atsegina egin zuen. Baina dena entzuten zein hain garbi, dena zuen hain kontrolpean…non hotz uzten ninduen emaitzak. Egin zuen guztia hartu eta cassette zinta batetik pasatzeko gogoa izan nuen, ia horrela pixkat zikintzen zen. Hainbeste soinu tonalek ere “enpatxatu” egiten naute gainera (ai, ze gastronomikoa ari zaidan ateratzen kronika). Esango nuke azukrearekin pasa zela Durán, marmelada pote bat bezalako emanaldia egin zuen, eta gatz edo pipermin pixkat behar zuen. Ozpinak ere kalterik ez zion egingo.
Ah! Eta janariari buruz ari garenez, ahaztu aurretik zorionak Elenari bere lasaina goxoagatik!
Oier Iruretagoiena.