BASELINE: Estado liquido
November 20th, 2008Baselinek “Estado líquidoâ€? lan berria aurkeztu berri du, bere ibilbidean bigarrena, duela bi urte argitara emandako “0â€? haren aldean ezberdintasun zenbait erakusten dituena. Ezaugarri nabarmen modura loop-ak zerabiltzan diska bazen hura, “droneâ€? deitutakora edo soinu linealetara gehixeago hurbiltzen da azken hau. Hurbildu diot, eta hurbildu bakarrik, oraindik loopak direlako Pilar Baizánen lanaren ardatza, nolabait ezkutuago egon arren. Motzak eta nabarmenak ziren “0â€?-n, luzexeagoak (batzuk) eta disimulatuagoak dira “estado líquidoâ€?-n. Drone musikatik hurbilago dago “fadeâ€?-en erabileragatik ere. Hori litzateke dronearen ezaugarri nabarmenenetako bat: Konposizio baliabideak bolumen igoera eta jaitsiera luzeetara mugatuz (egitura oso sinple batekin), entzulea alde batetik bestera eramatea leun-leun, arreta batez ere tinbreetan jarriz eta ibilbide bat “diseinatuzâ€?. Baselineri dagokionez, diska jarri eta entzuten dugun lehen piezak, “públicoâ€?, tinbrikoki aberatsa izan badaiteke ere, egitura aldetik gabeziak dituela esango nuke. Entzulearentzat esperientzia frustrantea da soinu batekin “ongi eramatenâ€? hasten denerako honek alde egitea eta beste batzuk azaltzea, eta beste horiekin berdin gertatzea (berriz ere “ongi eramatenâ€? hasi orduko alde egitea), eta alderantziz, ezertarako nahi ez dugun soinu bat parean agertzea (Erne! Beharbada konszienteki egin du hala). Ez du sartzen uzten, ez du ibilbiderik, edo hala jasotzen dut nik behintzat. Soinuak goraka eta beheraka ibili ondoren, bukatzen da pieza eta kanpoan nago oraindik, zeri heldu ez dakidalako. Lehenaren aldean, diska osatzen duten beste bi konposizioek (“escuchandoâ€? eta “dentroâ€?) askoz barne-logika edo eraiketa lan gehiago dute. “Escuchandoâ€?, ia zortzi minutuko pieza laburra (laburra hogei minututik gorakoak diren beste piezekin alderatuz), dronetik gehien urruntzen den kantua izango da seguruaski, gitarrek protagonismo berezia hartzen dutelarik. Eta gitarrak aipatu ditudala, arreta deitu dit gauza batek: Hauek erabiltzeko duen moduak eta amaieraldera agertzen den soinu elektroniko batek Io Casino ekartzen didate gogora. Eta antzekotasunekin ari naizenez gero, utzidazue beste bat aipatzen: Tzesneren “La cucharaâ€? laneko loop industrialekin antzekotasun oso handia du jada aipatu dugun “públicoâ€? piezako zatiren batek. Badakit, gorrotagarriak izan ohi dira halako alderaketak, baina barkatuko didazue, ezin izan diot tentazioari eutsi.
Azkenak, “dentro�, bihotz taupada batzuen soinuarekin egiten digu ongietorria, eta berriz ere pixkanakako sarrera-irteera geldoak erabiliz, gero eta elementu gehiago integratuz doa Baseline, dena “crescendo� batera eramanaz. Atsedenaldi moduko bat dator gero, aurrekoaren oso antzeko (soinu berberekin) “crescendo� bat egiteko berriz, eta hasierako taupadekin amaitu.
Baselineren hurrengo diskaren zain izango gara. Ziur naiz “Estado líquidoâ€? hau etortzear egon daitekeenaren arrasto txiki bat baino ez dela.
Oier Iruretagoiena.