IBAN RÉGNIER & BIZARRA @ Hazparne

March 25th, 2009

Bizarra

Martxoaren 27a, ostirala / Viernes 27 de marzo
21:00. Xuriatea ostatua, Hazparne.
Antolakuntza: BATEN BILA

Iban Régnier: 1994 urtetik, bere biziaren momentu batzuk grabatzen ditu, ainitzetan bidaiatzen duelarik. Soinu paisaiak sortzen ditu. Performatzetan, soinu horiek nahasten ditu soinu paisaiak sorarazteko, lau magnetofonorekin. Biziki maite du improbisaketaren magia, ausazkearena.
Jadanik bakarrik egin ditu performantziak, “Nous York� izenekoa, Amerikar hirian hartu dituen soinu batzuekin. Kolaburatu du ere “Hors-Piste� izeneko bikotearekin.
Marseille, Toulouse eta Bordaleko TNT antzerkian bere unibertsoa ezagutarazi du.

Iban Urizar(Cafe Teatro, sinuose,…) eta Mikel Etxegaraik(Gutariko Bat, Voodo muzak, …) osatzen dute Bizarra. Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du beraien musika sortzerako orduan; Free Jazz-a, inprobisazio askea eta elektronika experimentala, bateria eta trompeta erabiliaz elektronikaren abantailak aprobetxatzen dituzte beraien musika haratago eramateko. Jazza askea denean edo elektronikaren bitartez paisaiak marraztu nahi direnean, baita klasikoek narrazioak konpasetan banatzen zituztenean. Soinu bortitz edo eroak nahasi ditzakete, film beltzenaren notak emeki joaz, aspaldiko orroak entzunaz inoiz bizitako espazio eta garaiak irudikatuz, soinuaren materiaz aprobetxatu espazioak birsortzeko..

Leave a Reply