ANOREXIA MENTAL Kronika

March 30th, 2009

Leioako Arte Eder Fakultateko ikasleen lanak ezagutarazteko asmotan Gasteizko Montehermoso Kulturuneak abiatutako “Nextâ€? programaren barruan, Daniel Llariaren (Anorexia Mentaleko kidea) erakusketa izan da ikusgai azken hilabetean, Arabako hiriburuko zentru honetan. Eskulturak, margoak eta bideoak topa zitezkeen bertan, disziplina ezberdinetakoak izanda ere bateratasun handia somatzen zelarik lan guztien artean. Anorexia Mental taldearen zuzeneko baten grabazioa ere erakusketaren zati zen, baina Llaria berak erakusketarako idatzitako testuan dioen bezala, euren ulerkeran zuzenekoan du benetako zentzua egiten duten musikak. Eta erakustaretora eraman dute kontzertua ere. Joan den ostiralean egun osoz lan egin ondoren, itxura erabat ezberdina zuen espazioak arratsaldeko zortzietarako (kontzertua astekoa zen ordua). Erakusketa osoa kendu izanaz gain (piezak, horma faltsuak, proiekzioetarako egiturak…), inpresio handia sortu zidan eszenatoki bat zegoen erdian. Zortzi t’erdietarako gutxi falta zenean hasiko ziren, eta lehen inpresioa, soinu garbiarena izan zen. Garagardo bat eskuan, ozen hizketan ari den jendez inguraturik eta edozein soinu ekiporekin hainbestetan entzun izan ditugun honetan, lehen aldiz entzun nituen ñabardurak Gasteizen. Itziarren “zarata bolaâ€? ez zen hain “bolaâ€? izan, Daniren pedalaren aldaketa guztiak nabari ziren, eta bere hitzen artean zerbait ulertu nezakeen (hori beti izaten da zaila hala ere). Frekuentzia grabeak ere sendotasunez entzuten ziren (sekula entzun gabea nintzen grabe hauek euren musikan), eta momenturen baten hormek dardara egin zuten.
Motz geratu zitzaigun emanaldi honen ondotik (beste bat eskatu eta “ya se ha acabado” besterik ez zuten erantzun) buruan ibili nuen Anorexia Mental gero eta proiektu sendoagoa dela. Ematen dituzten hurrengo pausuen zelatan izango gara.

Oier Iruretagoiena.

Leave a Reply