BIZI BERRI ON

December 31st, 2009

001801

Urteak amaitzen direnean, badirudi nahitaezkoa egiten zaigula azken 12 hilabeteen errepaso moduko bat egitea. Ohituragatik edo beharrarengatik izanik ere, egia erran, ongi pentsatuzkero ez da zentzu aunitz duen kontua, akaso errepaso horiek egunero egingo bagenitu bertzelako begirada batekin ikusiko genituen gure inguruan gertatzen zaizkigunak. Beharbada horregatik egiten zaigu hain zaila errepaso moduko horiek ekiditea, nahitaez tartean gertakari onak eta txarrak nahasten baitira, alegia gogoratu eta ahantzi nahi ditugunak. Hauen artean bereziki 12 hilabete horietan gure ingurutik urrundu edo betirako joan diren pertsona mirestu, lagun eta ezagunei omen egiteko tartea hartu ohi dugu eta zentzu hortan 2009ak hauetako batzuk eraman dizkigu (ozen joan direnen aldean) isil isilik: Maryanne Amacher, Joe Maneri, Rashied Ali, Willy De Ville, Les Paul, George Russell, Archie Green, Henri Possieur, Tlahoun Gessesse, Orlando “Cachaíto” Lopez, Lux Interior, Lukas Foss, Ron Asheton, Freddie Hubbard eta berriki, hagitz berriki, Miren Eraso, Vic Chesnutt eta Ivan Zulueta.

Eta bertze aldean, galera horri oreka eman nahiean, horrelakoa da natura, bertze zenbait iritsi zaizkigu: Laia, Ioel, Urko eta laister etorriko diren bertze hainbat.

Tartean bizi garenok haien omenez ekingo diogu 2010ari.

Batzuei nahiz bertzei, BIZI BERRI ON.

Leave a Reply