RECORD STORE DAY!

April 15th, 2010

Recordstorebay

QUEREMOS BUENAS TIENDAS DE DISCOS
PEQUEÑAS, ESPECIALIZADAS, AMABLES Y MUCHAS..
UNA EN CADA BARRIO
POR FAVOR
EL 17 Abril 2010 día de las tiendas de discos..

DISKA DENDA ONAK NAHI DITUGU,
TXIKIAK, ESPEZIALIZATUAK, ATSEGINAK ETA AUNITZ..
AUZO BAKOITZEAN BANA
MESEDEZ
2010eko apirilaren 17a diska denden eguna..

Edozerk eta edonork beretzako nazioarteko egun bat nolanahi gordetzen duen garaiotan, orain arte guretzako behintzat ezezaguna zen ekimena iritsiarazi digu 3OKk.  2007an sortu zen ideia, nola ez AEBetan, eta orain badirudi guregana iristeko itxurak dituela. Azken finean, antolatzaileen hitzetan “musikariek eta diska saltzaileek musikaren artea ospatzen duten eguna” izan nahi du honakoak, eta han behintzat, San Franciscon hain zuzen, hainbat musika ekitaldi antolatu dituzte aitzakiarekin. Hona oraindik ospakizunik ez bada iritsi ere, 3okren deialdiarekin bat egiteak merezi duelakoan gaude, hemendik guttira ezin izanen baita halako ospakizunik egin, arrazoi xinple batengatik: martxa honetan laister diskadendarik ez baita izanen. Musikadenda entzuleen topaleku izan da beti, argi dago salmenta-lekua dela baina baita elkartruke lekua ere, belarrientzako liburutegi modukoa. Zergatik ez ospatu bada, musikari eta diskadenden arteko distantzia gero eta haundiagoa egiten ari den halakorik garaiotan, halako eguna elkarrekin?

Leave a Reply