MAITE ZAITUT KASETEA

October 14th, 2010

akauzazte+portada

Kasetearen ustekabeko bizialdi berri honen aktibista aipagarria izan da eta bada Afeitealperro. Munduaren alde honetan behintzat. Aktibista eta agerikoa denez zinta magnetikoaren maitale baita izaki-marrazki-soinu berezi hau. Beraz, ez da harritzekoa memoria digitalak zer izanen ziren imajinatzerik ere ez zegoen garaian, 199an hain zuzen, urolaldeko Akauzazte taldeak argitaratu zuen “Maite zaitut” kasetea berrargitaratzeko afeitealperrok egin duen ahalegina. Urtetan agorturik izan ondotik hara hemen euskal herriko rockaren desbiazio eta bihurgune interesgarrienak gure belarrietan ziztatu dituen taldearen hastapenak aditzera ematen dituen lana. Oraindik aitzineko abenturekin zorretan, Standa, Psych Out eta Olki Boysen kantuak bildu zituen akauzazte izan berriak,  haien bideari amaiera eman eta oraindik harrizkozkorrez beterik jarraitzen duen bideari ekiteko.
“Maite zaitut” berriak 100 kopia izanen ditu, marrazki ederrekin bilduak.
Horrela bai, horrela maita daiteke kasetea berriz ere….

Leave a Reply