Zizareak Belarrietan

November 2nd, 2010

earworm-1

Zizareak belarrietan. Musika eta boterea
Hizlaria: Xabier Erkizia

Azaroaren 3a asteazkena / Miercoles 3 de noviembre
21:30 / Kultur hamabostaldia, Orexa (Gipuzkoa)

Denok onartuko dugu, herriak bere musika sortzen duen bezala, musikak ere baduela herria egiteko gaitasuna. Nortasuna eta identitateak sortzeko nahiz indartzeko gaitasuna baita musika beraren ezaugarri nagusienetako bat. Hala, historia osoan zehar nekez topatuko dugu musikarik gabeko gertakari garrantzitsurik. Nekez topatuko dugu musikarik gabeko iraultzarik, ereserkirik gabeko gizarterik edo soinu banda propiorik gabeko belaunaldirik. Abstraktua bezain indartsua den musika, ukiezina izanik ere, gure izaeran itsatsita geratu zaigun zeozer delako.
Ingelesek earworm (belarri-xixarea) deitzen diote belarrian itsatsita gelditzen diren kantu eta soinu horiei, nahi izanik ere burutik kendu eta ahantzi ezin ditugun melodia horiei.
Baina nork erabakitzen du zein musika entzun behar dugun? Nork edo zerk bultzatzen gaitu musika bat edo bertzea entzutera? Benetan guk hartzen al ditugu erabaki horiek? Nor da gure eguneroko bizitzaren disc-jockeya? edo beharbada gure pausuen erritmoak markatzen dituen musika batzuen biktimak bertzerik ez gara?
Galdera hauei erantzunak bilatzea ez da batere lan erraza, baina badaezpada belarriak erne edukitzeak merezi du.

Xabier Erkizia musikaria, soinu artista, kazetaria eta ikerlaria da. Azken hamarkadan Beran ospatzen den ERTZ bertze musikaren jaialdiaren zuzendari, Donostiako Arteleku zentruko AUDIOLAB soinu laborategiaren koordinatzaile eta [UN]COMMON SOUNDS edo ARTE SONORO nazioarteko ikerketa egitasmoetako kide izan da. Euskadi Irratiako arratsaldekoa saioan parte hartzen du eta Berria egunkarian idazten. Alor eta herrialde ezberdinetako hainbat artistekin egin du lan, tartean Maialen Lujanbio, Isabel Herguera, Juan Mari Beltran, Eddie Prévost edo John Oswald.

————

Charla: Gusanos en los oídos. Música y Poder.
Conferenciante: Xabier Erkizia

2 Responses to “Zizareak Belarrietan”

  1. alex Says:

    Belarrian, belarritan, belarrietan al da?
    Kantua (earworm) edota soinu ideia nahiz partitura eta haren soinu posiblea, memorian eta gogoan ditugunean, entzumenarekin zerikusirik al du? mmmm. Entzute gabeko entzumenaren oroi ta gogoa. Batzutan lehendik gerora ta beste zenbaitetan ondorengotik orainera.

  2. xabi Says:

    dudarik ez izan hala dela Alex, entzumenik gabe (berdin, belarriko edo azaleko) zaila litzake kantua zer den ere jakitea. Soinua akaso bai. Eta halakorik izanezkero ere (alegia, gorrek entzuten-soinutan-imajinatzen duten hori zer den jakingo bagenu) zaila litzake bertze norbaitek behartutako zizaretaz mintzatzea. Horixe izan baitzen nere jario latosoaren gaia… zuk aipatzen dituzunei buruz mintzatzeko (jendaurrean behintzat) aunitz gehiago jakin beharko nuke… edo gor izan… baina lasai, bidean goaz eta…

Leave a Reply