eta NETLABELei buruz hiru aipamen errepikari
January 12th, 2011- Oraindik musikaren deskarga ilegalen eztabaida bizi-bizi dagoen bitartean (eta itzaltzeko itxura haundirik gabe), itxura batean fenomeno honi erantzun naturala ematera iritsi ziren netlabelak ez dirudi espero ziteken lekura ailetu direnik. Sarean argitaratzen diren lanen kalitatea gero eta altuagoa da, baina bada funtzionatzen ez duen zeozer. Kopuruan hazteak ez du oihartzuna haundiago egin. Eta oraindik bada musikariak diskoak argitaratzera (debalde banatzeko bada ere) bultzatzen dituen zeozer. Non gelditzen dira netlabelak?
- Teknologiak musika lanak sortzeko, grabatzeko eta argitaratzeko eskaintzen dituzten abantailek ekoizpena modu ikaragarrian hazi dute, eta zenbait netlabelen argitalpen erritmo ikaragarrian nabari daiteke hori. Horrenbeste, netlabelak nolabait artxibo osoak bihurtu diren arte. Industria ofizialak diskoetatik singlerako buelta goraipatzen duten bitartean, netlabelak diskatik bildumarako bidea egiten ari direla dirudi. Mesede edo kalte? diskagintzatik hurbilago edo urrunago?
- Ez dago kritikarik. Diskoen kritikak jasotzea ia ezinezko lana bihurtu denean, zer erran daiteke netlabelei buruz? Blog komunitateak eta are guttiago aldizkariek apenas ireki dituzte soilik digitalean banatzen diren musikei eskainitako espazio kritikoak. Badirudi logika ekonomikoa gailentzen dela berriz ere: Ez dago negoziorik, beraz ez dago presentziarik. Non dago orduan akatsa? sobreprodukzioak sortutako antsietatearen asperduran? Oraindik diskoaren “anai txikia” izatearen itzala gainditu ezinean? Edo besterik gabe, hala behar du eta laister (inoiz iritsiko ez dela dirudien etorkizun moduko hortan) konturatuko ote gara zergatik?
January 13th, 2011 at 2:45 pm
ZENBAT ale egin
HAINBAT kopia saldu edota opari
Web klick KOPURUA
Irrati edo telebista AUDIENZIA
Kritikak edota artikuluak zenbaki hauek gehitzeko balio dute
Ez zaigu ordea interesatzen zenbat masturbazio dagoen egunero, demagun Araban. Ala zenbat jendek egiten duen pasiua.
January 16th, 2011 at 8:02 pm
Seguru zuk aipatzen dituzun datu horiek ere neurtuta daudela!
eta ez badaude ere seguru netlabel batek ez duela horrelako titularrik lortzen:
http://www.larioja.com/v/20100318/rioja-region/piden-carcel-para-anciano-20100318.html
dena den, audientziari buruzko erreflexio bat da. Noski. nahiko argi gainera ezta?
Horrek ez du erran nahi hori denik garrantzitsuena, baina sintomatikoa da.