MAX MATHEWS (1926-2011)

April 22nd, 2011

Max Mathews musika elektronikoaren aitzindaria joan den hilaren 21 goizean zendu zen neumonia batek eragindako arazoen ondorioz. 50ko hamarkadan Bell Laborategietan ingeniari lanetan zebilela, MUSIC sortu zuen, sintesi zuzen bidez audio uhinak sortzeko gai izan zen eta aunitz erabili izan zen lehendabiziko ordenagailu eragilea. Beste hainbat musika-tresnen sorkuntzan parte hartu zuen, baina bereziki Yamaha DX7 y eta Radio Batons-engatik egin zen ezagun. Egungo musika programazioaren eragile nagusienari, Max-i, izena eman zion asmatzailearen hutsa nabaria izango da.
Ric Leichtung

http://en.wikipedia.org/wiki/Max_Mathews

alteredzones

Max Mathews (1926ko azaroaren 13a, Columbus, Nebraska, AEB) ordenagailu bidezko musika sorkuntzaren aitak eta ikertzaile aitzindariak, historian lehen aldiz ordenagailu batek sortutako soinuak programatu zituen, gaur oraindik bizirik dagoen iraultza teknologiko eta sortzailea abiatuz. 50ko hamarkadan, Bell Tellephone Laboratories enpresaren ikerketa eta portaera akustikoaren sailean lan egiten zuela, telekomunikazio ingeniari eta bibolinjole afizionatu honek hizkeraren moldeen grabaketa eta transmisio digitala ikertzeko enkargua jaso zuen, eta segidan ohartu zen musikaren erreprodukziorako eta konposiziorako prozesu erabilgarria izan zitekela. Ondorioz, 1957an MUSIC 1 izeneko lehen musika sintetizadore programa sortu zuen, ordenagailua musika tresna berri bat bihurtuz eta teorian, entzungailu batetik transmititu daiteken edozein soinu sortzeko gai zen tresna sortuz.

[iturria: modisti.com / itzulpena: audiolab]

Mathewsen heriotzaren kari aipamena Euskadi irratiko Arratsean saioan:
http://www.eitb.com/multimedia/audios/2011/04/27/463800/XERKIZIA-11-04-26_20110427_164530.mp3

Leave a Reply