[audiolab] STEREOPHONIC ZOOM
June 15th, 2011Lantegia – Workshop
STEREOPHONIC ZOOM
Mike Williamsen eskutik
Uztailaren 26ik 29r
10:00-14:00 – 16:00-22:00 (ostiralean soilik goizez)
Arteleku, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)
Antolatzailea: Audiolab / Kordinatzailea: Myriam Aizager
Salneurria: Doan
Plazak: 10
Tailerrean parte hartzeko bidali zure CVa eta parte hartzeko arrazoiak UZTAILAREN 10a BAINO LEHEN arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Lantegi honek soinuaren irudi estereofonikoarenganako hurbilketa eta azterketa ariketa proposatzen du. Teoria, praktika eta entzunaldi kritikoak batuko dituzten zenbait lan saioren bidez, tailerraren helburua Mike Williamsek, errealismo haundiko soinuzko irudiak sortzeko propio sortutako mikrofonoak non eta nola jarri eta erabiltzeko sortutako teknikak ezagutzea da. R.Murray Schaeffer kanadiarra bezalakoek abiatutako soinu paisaien bide “naturalista” jarraituz, gure ingurunean grabatu nahi ditugun soinuak jaso eta espazializatzeko grabaketa sistema estandarrak nola baliatu ikasiko dugu Mike Williamsekin, beti ere esperimentaziotik abiapuntu izanik.
Tailer hau soinuzko grabaketaren arloan esperientzia duten erabiltzaileei zuzenduta dago. Halanola, landa- grabaketa egileak, soinu ingeniariak, soinu-artistak…
Michael Williamsek BBC katearen Londresko telebista estudioetan abiatu zuen bere ibilbide profesionala 1960an. Bost urte beranduago Frantziara mugitu zen, Parisko Societe Audax-entzako soinu eta telebistaren alor profesionaletarako entzungailuak diseinatzen lan egiteko. Beranduago, Conservatoire National des Arts et Metiers instituzioan helduentzako heziketa zerbitzuaren ingeniari nagusi lanak bete zituen. 1980an soinu ingenieritza eta soinua grabatzeko tekniken irakasle free-lance modura lanean hasi zen, Frantziako irrati eta telebista ia guztientzat lan eginez, baita bestelako ikastetxe eta instituzioetarako ere. Audio Engineering Society elkarteko kidea da eta azken 20 urteotan kanal anitzeko nahiz estereo sistemen inguruan hainbat artikulu argitaratu ditu. Egun, AES Publications konpainiaren Europako salmenta arduraduna da.
www.rycote.com/images/uploads/The_Stereophonic_Zoom.pdf
http://www.mmad.info/SOS_MMAD.htm