TXORI MUGARIAK @ Bi Harriz Lau Xori

March 20th, 2012

txori mugariak_ea

TXORI MUGARIAK
Maialen Lujanbio & Xabier Erkizia

Martxoaren 21a asteazkena / Miercoles 21 de marzo
20:30 /
Les Découvertes – Théâtre des Chimères
BIARRITZ-MIARRITZE (Lapurdi)
Festival BI HARRIZ LAU XORI festibala

Ez dira berdinak, izarrak eta urtaroak, ekonomia eta kultura.
Munduko ekonomia handiak, Hegoaldea husten du Iparraldea aberasteko.
Kultura txikiak, gureak, Iparraldea behar du, husten ari den Iparraldea, Hegoaldea aberasteko.
Non hasten da Iparralde bat?
Bada Iparraldetik areago Iparralderago bat, iparralderago eta iparralderago, hegoalderaino doana.
Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez Geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Eta Iparraldea Hegoalde. Ez da hego-iparrik nondik gabe. Eta nondik beti da zergatik.
Txori migrariek ez dakite…
Australiako aborigenek kantu-bideetan barna zeharkatzen dute lurralde gorria, kantua bera da bidea, eta bidea kantu bat da. Aire bat lur egina. Norabidea, non nora baino garrantzitsuago den bidea, ibilbidea, non bidea baino garrantzitsuago den ibilia.
Txori migrariak joan doaz…
Gu, txori mugariak gara.

Leave a Reply