ARBOLIK GERATZEN EZ DENEAN…
November 18th, 2012Gaurko BERRIAko iritzi atalean nahi gabe marraztutako mapa, Henry D. Thoreauren “Ibiltzearen artea” eskutan hartuta, Xabier Gantzarainek eta Arantxa Iturbek:
Oinez ibiltzea da akaso kapitalismoak bereganatu ezin izan duen ekintza bakanetarikoa. Ibiltzea. Aita-amak imajinatzen ditut, oinez, buelta bat ematen igande arratsaldez, igandero ohi zuten gisan, azpian lurra, zerua goian, lur bati lotuta, lur bati esker ona emanez, belarren batzuk batzen, loreren batzuk agian, Lurra lurra dela sentituz. Guk ez dugu lurrik, gure zuztarrak kobrezkoak dira, gure zainak plastikozkoak, gure lurra zerua da, gure etxea sateliteak dira. (jarraitu irakurtzen)
Agurea arbolari hizketan ikusi eta ez naizelako lehendabiziko bistadizoan diagnostiko egokia egiteko gai izan. Ez da hain zaila. Entzutea ahazten ari zaigu. Ez dugu entzuten. Ez diogu elkarri entzuten. Ez diogu inori entzuten. Bakardadea gogorra da. Eta gorra. (..) Arbolak ez dira erremedio txarra. Animaliek baino lan gutxiago ematen dute eta ez dira tokiz mugitzen. Arbolari hitz egin dakioke ordutan. Gainera, ez dizute jarduna momenturik desegokienean etengo. (jarraitu irakurtzen)
November 19th, 2012 at 12:00 pm
arbolarik gabe gaudenean, zur-haitzak izanen ditugu. Eta haien trasformaziorako denbora luzeen bitartez elikatuko gara eta ulerbide izango zaizkigu karbonoa edota marmola.
zikloak:
aste beteri 2 segundu dena
mendea da 30.240.000 urtetan
izango da besterik