[ixi x004-005] TZESNE / STEPANIE LOVELESS

March 26th, 2007

tzesnebic.jpg loveless.jpg

[ixi004] TZESNE: only for aerobic dancers
[ixi005] STEPANIE LOVELESS: Lines

Ixi-software software egile taldearen musika edizio dijitaleko sailak 4. eta 5. erreferentziak argitaratu ditu TZESNE gipuzkoarraren “only for aerobic dancers” eta Stepanie Loveless kanadiarraren “Lines” lanekin.
Lehena, beti dentsoa den Tzesneren ibilbideko bertze lanen aldean berezia da. Berezia, bai erabiltzen dituen soinuengatik baita estruktura aldetik ere. Horrek ez du erran nahi ordea “only for aerobic dancers”-en pop doinuak entzungo ditugunik ezta bere musikan ohikoa den pisua arin bihurtu denik baina nolabait Tzesnerena bezalako norabide trinkoan erraz nabaritzen dira aldaketak, aski ttikiak izanik ere.
Stepanie Lovelessen kasuan argitaratuako lana ikusentzunezkoa da, alegia bideo formatuan. Ia 10 minutuko iraupena duen “Lines” honetan musika ambientala da nagusi, goxoa, leuna eta melodikoa, baina nahiko klasikoa ere neurri berean. Gitarra (edo piano?) sampleak erabiliz nota luzeen sareek osatzen dute kanadiarraren musika. Bideoan berriz, nahiz eta antzeko moduak jorratzen dituen, emaitza bertzelakoa da. Prozesu dijitalak eta diseinua erabiliz, animazioaren eta 8mmko filmeen arteko sentsazioak sortzen dituzte irudiek.
Bi lan berezi eta gehienbat ixi-ko lagunek egiten dituzten programekin egin daitezken lanen bi adibide desberdin.

x.erkizia

www.ixi-software.net

One Response to “[ixi x004-005] TZESNE / STEPANIE LOVELESS”

  1. audiolab » Blog Archive » [alg40] TZESNE: La Comarca Says:

    [...] (igual que en la famosa novela de Tolkien), resulta más un punto de inflexión (como lo fue aquel “for aerobic…”) o hasta (quién sabe) el inicio de un nuevo camino en su trayectoria discográfica. Sin duda [...]

Leave a Reply