TXORI MUGARIAK @ Matadeixe

April 10th, 2013

[youtube sLdiiv7BGDo]

TXORI MUGARIAK
Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia

Apirilaren 14a igandea / Domingo 14 de abril
19:00 / Matadeixe, AZKOITIA (Gipuzkoa)
Antzerkixe jardunaldiek

Ez dira berdinak, izarrak eta urtaroak, ekonomia eta kultura.
Munduko ekonomiak, Hegoaldea husten du Iparraldea aberasteko.
Kulturak, gureak, Iparraldea behar du, husten ari den Iparraldea, Hegoaldea aberasteko.
Non hasten da iparralde bat? Bada Iparralderago bat Iparraldetik areago, iparrerago eta iparrerago, hegoalderaino doana. Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Iparraldea Hegoalde.  Ez da hego-iparriknondik gabe. Eta nondik, beti da zergatik.
Txori migrariek ez dakite.
Australiako aborigenak kantu-bideetan barna zeharkatzen dute lurralde gorria, kantua bera da bidea, eta bidea kantu bat da. Aire bat lur egina.  Kantuzko norabidea, non norabaino garrantzitsuago den bidea, ibilbidea, non bidea baino garrantzitsuago den ibilia.
Txori migrariek ere ez dakite.
Gu, txori mugariak gara.

Leave a Reply