GRiS orquesta portatil disfuncional 2002>2003…

March 20th, 2007

20070313140059-gris-laptop.jpggris.jpg

9CDR blogak dj zx9k sortzaileari (hau ere 9CDR kolektibo mutanteko kide) egindako elkarrizketa argitaratu du. GRiS musika egitasmoaren sortzaile eta bere burua Donostiako musika elektronikoaren “eszena”ko aitzindari bezala aurkezten duen dj honek bere lanen bilduma interesgarri bat argitaratu du sarean eta aitzaki hori hartu du blog esanguratsu honek bera elkarrizketatzeko.
Elkarrizketa interesgarria bezain eztabaidagarria da, azken hamarkadan musika mundu hontan izandako aldaketa zenbait aipatzen eta errepasatzen dituen arren, orokorrean nahiko jarrera ezkorra erakusten baitu bertako musika elektronikoari buruz. Norberak bere ikuspegia du, errespetagarria guztiz, baina gauzak erdizka esaten direnean gaizkiulertuak sortzeko bidea irekitzen da. Horrela gertatzeko arriskua dago kasu honetan ere, baina ez dezaiola horrek interesik kendu elkarrizketari eta ahal bada sor daiteken eztabaidari.

GRiS: dubidubidu (2002 > 2003, 9CDR)

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Musikari dagokionean berriz, gustura jaso dugu GRiSen testamentu gisako hau. Distortsio dosi haundietan bustitako beat zikinak eta zekenak, buruz goiti dauden ahotsak, efektu bortxatuak, irrati interferentziak… 90. hamarkadako new yorken illbient bezala izendatu zen mugimenduaren (dj spooky, Asphodel, Subdub, Soundlab, dj Olive…) eraginekin eta konposiziorako jarrera informal (ia kaotiko) eta lo-fi bat erakutsiz GRiSen lana, urte batzuk pasa diren arren, oraindik gaurkotasunez betea dago. Beharbada oraindik ez duelako jarraipenik topatu gurean (Amsia beharbada?) edo askotan gertatu ohi den bezala, etxean egindako lanek denborarekin honduz hartzen dutelako balioa.
Aipatzeko akats modura, soundclicketik musika deskargatzeko (han dago zintzilikatuta diska) bertan izena eman behar da.

xabier erkizia

Leave a Reply