Norbaitek jaitsiko al dio bolumena gure egoari?
May 17th, 2013“Ilusionismoa sortzeko gaitasuna ez da jada ikusizko artearen erantzukizuna. Orain, publizitatea eta bideo jokoak daude horretarako. Eta soinuari ere laster iritsiko zaio egoera horri aurre egiteko momentua. Gaur egun, esaterako, soinu diseinuaren inguruko ikerketarik garrantzitsuenak autogintzaren industrian egiten dira, eta musika, artearen ikuspegitik, behintzat, ezingo da diseinuaren industriarekin lehiatu. Laster, zure autoko atea ixtea gitarra batekin akorde bat egitea bezalakoa izango da. Eta hori da kezkagarriena. Orain gutxi arte, entzuleok eraikitzen genuen gure gustuko musikarekiko edo soinuarekiko harremana, guk nahi bezala, gure erabakien bidez, nahi genituen loturak eginez eta deseginez. Aspaldi honetan, ordea, dena prefabrikatuta dator.”
Diedrich Diederichsen, BERRIA 2013/05/17