[audiolab] URSONATE 003 kalean!

January 21st, 2014

UrsonateFanzine_003

URSONATE fanzineren 3. alea kalean da honezkero!
Hainbat atzerapen, buruhauste, bahitze eta bestelako gorabeheren ondotik azkenean argia ikusi du musika esperimentalei eta soinu-arteari eskainitako argitalpen bakan honek. Oscar Martin eta Jose Luis Espejok zuzentzen duten argitalpen honek egin ohi duen bezala, ale mamitsua ekarri du oraingoan ere, besteak beste Miguel A. Ruizi eta Roc Jimenez de Cisneros, Sergio Luque eta Oscar Martini buruzko monografiko sendoekin edo Audiolabeko kide den Mikel R. Nietorena bezalako testuekin. Horrez gain, disko iruzkinetan, Xedh & Carlos Suarez, Esther Ferrer,  Ertz jaialdiaren 13. edizioari buruzko kronika…
Eta beti bezala, ale honek ere bi CD dakartza berekin, aipatu monografikoen soinuzko isla gisara eta sareko grabaketa sail bat.
AUDIOLABek laguntzaile gisara parte hartu du ale honetan.
Ez galdetu merezi duen edo ez.

Papera ez baduzu gustoko, edo lekurik ez baduzu, sarean ere:
URSONATE 003 PDF
CD1: Sergio Luque / Evol 
CD2: Miguel A. Ruiz: Atzerabegirakoa
OGG: Diego Llusia

Leave a Reply