NEL GIARDINO DI SUONI @ Bera

June 1st, 2014

SOINUEN LORATEGIAN – NEL GIARDINO DI SUONI
Nicola Bellucci, ITALIA 2010

EKAINAK 1 IGANDEA
17:00 – BERAKO KULTUR ETXEA Borondatezko sarrera

Filme honek Wolfgang Fasser musikari, terapeuta eta soinu ikerlariaren istorioa kontatzen du. Fasser 22 urterekin geratu zen itsu gaixotasun genetiko baten ondorioz, baina zoritxar horrek, amets egiteko gaitasuna kendu beharrean, indar gehiago eman zion. Geroztik, munduan zehar bidaiatu zuen, sona haundiko fisioterapeuta bihurtu zen, eta gaur egun behar bereziak dituzten umeekin egiten du lan. Bere itsutasunaren esperientzia partekatuz, musikaren eta soinuen bidez zubiak eraikitzen ditu. SOINUEN LORATEGIAN komunikazioaren erraietara egindako bidaia da. Hunkigarria, poetikoa, ia hitzik gabeko filma da, gorputz, buru eta musikaren erlazioak ezagutzeko gonbidapena.
Filma Italieraz emango da, gaztelerazko azpitituluekin.

www.enaitzlagundu.org

Leave a Reply