ZEHAR #60-61: Eskola Irekia
May 15th, 2007Zehar aldizkariak ale bikoitza (60. eta 61. aleak bateginik) eta berezia aurkeztu berri du “Eskola Irekia” izenpean. Gaur bizi ditugun errealitateetan gero eta garrantzi haundiagoa (bistan denez, izan ditzazken ondorio latzengatik) duen hezkuntza gai nagusi bezala hartu duen ale mamitsu honek, hainbertze irakasle desberdin (jatorriz nahiz esperientziaz) gai konplikatu bezain garrantzitsuari buruz idazten jarri ditu. Zerrenda aski luzea da eta zinez aberasgarria denen ikuspegia, nahiz eta bereziki soinuarenganako interesa dugunontzat artikulu jakin batzuk azpimarratu daitezken: Hain zuzen, Carmen Pardoren, Eddie Prevosten edo Platoniqen iritziei buruz ari naiz. Beti bezala aldizkaria paperean argitaratu da eta horrela eskuratu daiteke Artelekun eskatuz, baina online bertsioa ere badu zehar.net webgunean libreki deskargatu daitekena.