JOAQUIM JORDÃ? zikloa @ Matadeixe
May 15th, 2007Azkoitiko Matadeixek, bere ohiko bizitasunarekin, Joaquim Jordá zinema zuzendari zenaren erretrospektiba bat antolatu du. Emanaldiak (ikus behean) Matadeixen bertan eta Baztartxon izanen dira (dagoeneko batzuk pasa dira).
“Niri normaltasuna ez zait gustatzen…, asko aspertzen nau eta gainera, gehien gaitzesten ditudan bizio sozialak nabarmenen agertzen dira lekua da: sumisioa, egunerokotasuna, alderantziz bada mundu bat muturretan mugitzen dena, bestearen azpian, gizarteko legeak bizi ez dituena. Gaizki ondo baino gehiago, askotan zailtasunez, saiatzen dena beste modu batetan bizitzen. Ni hemen bizi direnekin askoz hurbilago sentitzen naiz normaltasunarekin baino. Gustatuko litzaidake ikuslea kokatzea nonbait, non arrarotasunak ikusle lasaia izatea eragotziko dion eta behaketa modu bat denbora guztian handik alde egitea desiratzera behartuko duen, badagoen arren bukaeran zerbait tentatuko duena eta gelditzera bultzatuko duena. Niri zalantza momentu hori da interesantzen zaidana. Badago jendea ez duena inoiz anormaltasuna bizi eta erabat zoriontsu dena normaltasunean, baina hori “mediokritatea” da.”
Joaquim Jordá
MAIATZA :
11 ostiela 22.00tan BAZTARTXON “Un cuerpo en el bosque”
16 asteazkena 21.30tan MATADEIXEN “Númax presenta”
20 jaixe 21.30tan MATADEIXEN “Veinte años no es nada”
23 asteazkena 21.30tan MATADEIXEN “Monos como Becky”
27 jaixe 21.30 MATADEIXEN “De nens”