GRABAGAILUA

Wednesday, October 9th, 2013

voice-recording

2013ko urriaren 9an, ANJEL LERTXUNDIk BERRIAn

Zure ahotsa entzuten duzunean grabagailuren batean, arrotza egiten zaizu. Inpostatua, metalizatua, robot batena bezalakoa. Badakizu zurea dela, baina ez zaizu zurea iruditzen. Denoi gertatzen zaigu. Non dagoen gure ahots propioaren eta grabagailuan entzundakoaren arteko desberdintasuna? Adituen esanetan, gure ahotsak eztarritik kanpora eta kanpotik belarrietara egiten du bidaia; joan-etorriaren fruitua da, barruan eta kanpoan entzuten dugu aldi berean. Grabagailukoan gordetako ahotsak, ordea, ez du gure baitako bidaia egiten, ez dugu gure tripetatik irtendakoa entzuten: emisioaren parte nagusia, sorrerarena, falta zaio.

Ahots asko, artistikoak bezala beste alorretakoak ere, ez dira barrutik irtenak, sasoian sasoiko konbentzio/komenientzien —grabagailuaren— arabera modulatutakoak baizik.

Grabagailuekin funtzionatzen dugu: horregatik da mirari bat ahots propioak, inpostaziorik eta mozorrorik gabeak, aurkitzea.

 

UDAN ENTZUNDAKOAK

Thursday, October 3rd, 2013

201307051113-full

2013ko urriaren 3an BERRIA egunkariko A Capella zutabean agertu bezala:

Baionako bestetako egitarauan, abuztu ez hain urrun hartan, DJak ikusteko parada egon zela irakurri nuen. Musikariak eta kontzertuak ikustearekin nahikoa ez, eta DJak ikusteko aukera paregabea ere eskaintzen digute gure herri eta hirietako agertokiek. Jakina da DJak beti izan direla musikariak baino ikusgarriagoak, ikustekoak, pulamentuzko paradak egiteko modukoak. Akaso horregatik dira musikariak baino gehiago. Laster musika aukeratzaile profesional gehiago egongo da musika egile baino. Laster musikariak ikusteko parada eskainiko dute… museoek.

Bestetako barraketako DJak ez dira ikusten, ez daude bestetako egitarauan, baina ez da haiek gabeko bestarik. Ezinbertzekoak dira eta badakite. Beharbada horregatik dira hain gupidagabeak. Autotxokeetako kontrolistei beren mp3 erreproduktore-batidorak 30 segundoro ukitzea debekatzen dien legea asmatu beharko luke gobernu edo erakunderen batek. Autoek txokeak adina interruptus dituzte barraketako musika aukeratzaileek. Youtube sindromea, baina eskala errealean.

Berdin erakunde publiko, konpainia pribatu edo dena delakotan ere, uda da, jazz, rock edo folk jaialdiez gain, telefonoetako itxaroteko musiken festibalen sasoia. Urte osoan ez dira pilatzen udan hainbertze itxaroteko musika. Harrigarriena, ordea, euren arteko antzekotasun maila da. Aukeratutako estiloen gainetik, nola demontre asmatzen duten beti entzule behartua bere onetik ateratzeko. Nor ote da gure itxaroteko momentuak alaitzen dizkigun DJ anonimo sakrifikatua? (Bere) zorionerako ikusteko paradarik ez duguna?

Aseguru etxe ezagun batek kazetaria bidali du udan hilabete batez Europa osoan zehar. Helburua, Europako soinuak biltzea. Bildu beharreko soinuak, ordea, ez ditu kazetariak berak erabaki, ezta haren belarriek edo irizpide profesionalek ere. Ez ditu aukeratu soinu paisaian jakintza edo ezagutza duen jakintsuen komite sekretu batek, internautek baizik. Baina internautek ez dute grabatzen, aunitzek ez du entzun ere egiten, soilik pintxatu egiten dute.

Xabier Erkizia

KARTEL BATEN GENEALOGIA POSIBLEA

Tuesday, September 24th, 2013

Kartelek ere zuhaitz genealogikoak dituztelako.
Los carteles también tienen árboles genealógicos

Seccion Oficial San Sebastian 2013
 61. Zinemaldia, Toni Pontí, 2013

7429322_orig
anonimoa, 2012

original Read the rest of this entry »

[audiolab] DONOSTIA NOISE: Pentalogoa

Friday, August 23rd, 2013

Aste honetan AUDIOLAB elkarteak antolatu eta Artelekun ospatu den DONOSTIA NOISE tailerrean egindako ikerketaren lehen emaitza gisara aurkeztutako pentalogoa :

1. Zarata beti da besteena
Beti besteengan entzuten dugu zarata, norberaren zaratarik ez da esistitzen. Inork ez du bere burua zaratatsutzat hartzen.

2. Iragana ez zen isilagoa
Garai bakoitzak du edo izan du bere zarata. Zarata, nagusiki afera kulturala da.

3. Donostiarren %100ak zarataren eragina pairatzen dute 
Estatistika ofizialek %28a edo %61a aipatzen badute ere, eta jakina, biztanle bakoitzaren zaratarenganako exposizioak desberdinak badira ere, zarata norabide anitzeko da. Inork ezin dio zaratari ihes egin.

4. Zaratak dirua sortzen du
Zarata estuki lotuta dago interes ekonomikoekin. Zarata mapek ez dituzte, ez bada denuntzia jakinen bat tartean, aisaldi guneak kontutan hartzen.

5. Zarata sakratua da
Ekologia akustikoaren pentsamendu ildoak gizakiaren eskala gainditzen duten soinu batzuk (trumoiak, ekaitzak, ibaiak) definitzeko erabilitako jatorrizko izendapenaren zentzua etengabe aldatzen doa, errealitate sozio-kulturalaren arabera. Gizarte bakoitzak sakralizatzen ditu bere zaratak, eta ukiezin bihurtzen ditu.

….

Pentálogo a modo de primera conclusión del taller DONOSTIA NOISE organizado por AUDIOLAB (ww.audio-lab.org) y celebrado en Arteleku (www.arteleku.net) durante esta semana.

1. El ruido siempre es ajeno
Siempre percibimos el ruido en los demás. El ruido de cada uno no existe. Nadie se considera a sí mismo ruidoso.

2. El pasado no fue más silencioso
Cada época tiene o tuvo su ruido. El ruido es principalmente un fenómeno cultural.

3. El 100% de los Donostiarras sufren el ruido.
Aunque las estadísticas oficiales ofrecen datos que oscilan entre 28% y 61%, y la exposición al ruido de cada ciudadano/a es diferente, el ruido es omnidireccional. Nadie puede escapar del ruido.

4. El ruido genera dinero
El ruido esta estrechamente relacionado con los interés económicos. A no ser que existan denuncias específicas, los mapas de ruido no contemplan en muchos casos espacios de ocio.

5. El ruido es sagrado
El significado de esta definición planteada en su momento por la corriente de pensamiento de la ecología acústica para definir aquellos sonidos que escapan de la escala humana (truenos, tormentas, mar…) cambia constantemente, dependiendo de cada realidad socio-cultural. Cada sociedad sacraliza sus ruidos, y los convierte en intocables.

Polifonia biziak

Monday, August 19th, 2013

Osasuna, diotenez, gorputzeko organoen isiltasuna baldin bada,
polifonikoak dira, orduan eta ordea, bizitzaren oihartzunak.
Bixente Serrano Izkok

BELDURRA

Thursday, August 1st, 2013

2013ko uztailaren 18an BERRIA egunkariko A Capella zutabean agertu bezala:

Ez al dituzu entzuten zaldien irrintziak, klarinen soinuak eta danborren zalapartak?», galdetu zion Kixotek. «Ez dut ardien eta aharien beeak ez diren bertze ezer entzuten», erantzun laguntzaileak. «Santxo, barrenean duzun beldurrak, ez dizu uzten ez zuzen ikusten, ez entzuten».

Beldurra, iluna, galera, ezezaguna, ikusezina… denak dira nahitaez gure entzumenaren ertzak erakusten dizkiguten baldintzak, hari estuki lotutako sentipenak. Arazoa, ordea, beldur horiek guztiak pantailatik eta entzungailuetatik atera eta gure eguneroko bizitzara eramaten ditugunean sortzen da. Film bateko eszena edo musika konposizio bateko pasartea entzuteak baino, laneko nagusiaren edo ogasuneko funtzionarioaren telefono deiak, kontrolean keinu larriz geratu gaituen Poliziaren ahotsak eta, bereziki, bikotekideak edo maitaleak zer errango beldurrez bizi garenean.

Fikzioaren bidez onartu eta indartu ditugun beldurrak ez dira ezer fikziorik gabeko soinuen aldean. Nahiaren eta beharraren arteko muga irristakor horien artean dantza egiten entzuten dugulako oraindik sentitzen dugu beldurra. Mendeku gisara. Semea galdu zuen aita ari da solasean telebistan. Ezinean. Urte gutti batzuk besterik ez dira pasatu semea hil zion gaztea epaitu zutenetik, eta oraindik ezin dio barkatu egindakoa. Egunero zoriona bortizki ebasten dion ezintasunetik eta gorrototik hizketan, begiak blai eginda kontatzen dio kazetariari, justiziak benetan behar bezala funtzionatuko balu pertsona bati bizia kentzen dionak ez lukeela bere bizitzaz gozatzeko eskubiderik eduki behar. Bertze bati bizitza ebasten dionak bizi osorako zigorra, kondena, jaso behar lukeela errepikatzen du. Usteldu dadila kartzelan!, dio, gorrotoz beteta, begirada makurtuz kamerari ihes egiten dion bitartean. Negarrari eutsi ezinean, bat-batean burua biratu eta jarraitu du: Edo okerrago oraindik, ken diezaizkiotela zentzu guztiak, entzumena izan ezik. Beldurra senti dezala soilik. Hori merezi dute hiltzaile guztiek.

Xabier Erkizia

Isilik eta ez ukitu, arren

Saturday, July 13th, 2013

… Artelanak ez dira hondatzen ozen hitz egiteagatik.

Ismael Manterolak, BERRIAn 2013.07.13

BASQUE MUSIC

Wednesday, July 10th, 2013

1640415513_9ce5f1fe53
(pre-photoshop basque music?)

2013ko uztailaren 4ean BERRIA egunkariko A Capella zutabean agertu bezala:

Disko dendak zer diren gogoratzen dutenek ulertuko dute zeri buruz ari naizen. Haiek eta diskoak topatzeko leku bakanetakoak diren supermerkatuetako meta desfasatuetan altxorrak topatzeko esperantza galdu ez dutenek ere bai. Bertan topatu dut nik gaia, Todo a 5€ dioen kartel baten azpian. Bilduma bikoitza da, 22 kantu denetara. Azalean, txistulari hirukotea, mendi magalean. Izan zitekeen Jaizkibel, baina Photoshopa da. Basque Music – Música vasca du izena eta ez du ia kantu bakar bat ere euskaraz. Eta ez da altxorra.

Orain gutti arte, nekez topa zitekeen horrelako bildumarik merkatuan. Lapurdi aldean hasi ziren Basque markari etekina ateratzen, gero Donostiara heldutako turistentzat souvenir-ak egiteko erabili zen, eta horrela, tontamentean, Bilboko Basque Experience horietara iritsi gara. Berdin du literaturari, gastronomiari edo musikari buruzkoak izan. Gure belarrietan soinu primitiboa egiten duen Euskal izateari utzi eta garaiei egokitutako Basque aseptikoagoak izateak zuzenagoa dirudi. Euskaraz edo ez, anekdotikoa da. Basque izatea da inporta duena; ahal bada, titaniozkoa.

Bitartean, National Geographic-en munduko musiken datu-basean basque bilatuz gero, Alboka eta Fermin Muguruza ageri dira. Itunes musika denda digitalean Crystal Fighters taldea (bere musikan basque elementuak nahasten dituena). Sareko bilatzaile unibertsalak Pablo Sorozabal eta Jesus Aranbarri konpositoreak erakusten ditu. Eta Youtuben Europako ekialdeko musikari batzuk ageri dira, Donostiako Bulebarrean musika jotzen. Bilaketa horietako bakar batean ere ez dira ageri XX. mende hasieran egindako euskarazko lehenbiziko grabaketak, ezta 1913an Rudolf Trebischek egindako bilketak ere edo, erraterako, Peter Kennedyk, Alan Lomaxek edo Juan Mari Beltranek egindako bilduma zoragarriak ere. Ez dago gurean grabaketa aitzindari horiek argitaratu edo denon eskura jarri nahi dituen disketxerik. Eta jakina, horrela, zaila da duintasun pixar batekin basque izatea. Ez bada Photoshopi esker.

Xabier Erkizia

PD:
Sin título
urrun joan gabe… Donostian, 2013an.