SOINUKA, atelier de lutherie

Friday, October 5th, 2007

Soinuka, atelier de lutherie
Espace entreprises Aldatu – Lot. Larraidy – BP 10021 – 64240 Hasparren
Tel: 05 59 29 64 26 – Pble: 06 72 31 61 06
soinuka@gmail.com

image005.jpg

DONOSTIKLUBA 07

Thursday, October 4th, 2007

donostikluba.jpg

Bigarren urtez ospatuko da (ospatzen ari da dagoeneko) Donostian Donostikluba jaialdia. Iaz aipatu genuen nolabait Elektronikaldia zenaren oinordekoa hartuz sortutako jaialdi honek, bere aurrekariaren aldean, bide berri bati ekin ziola, izena, formatua baita kontzeptua bera ere nolabait aldatuz. Eta zentzu horretan aurtengo edizioak ere antzeko ildotik jarraitu nahi du, elektronikaren mundu zabala erakusteko helburua alde batera utzi (bertzetik gaur egun ezinezko helburua, praktikoki grabatutako musika oro baita neurri haundi batean elektroniko edo dijital behintzat) eta klubeko musikari arreta jarriz. Itxura batean aldaketa horrek haundiegia ez badirudi ere (oraindik ere entzule askorentzat musika elektroniko oro da dantzagarri edo klubeko), desberdintasun haundiak daude bi ideien aldean. Eta ez bereziki soilik klubetik kanpo geldi daitezken musika proposamenengatik, klubaren barruan gurutzatu ahal diren hainbat musika eta “egiteko modu” desberdin erakusteko aukerengatik baizik.
Zentzu horretan Donostikluba jaialdiak antolatu duen egitarauak klub-aren ateen barnekaldean gertatu daitezken egoera zenbait bizitzeko aukera eskaintzen du. Pop doinuetatik, dantza bihurrietara, technora edo dub musikara, klubean ere ikuspegi zabala daudela erakutsiz. Dagoeneko zenbait ekitaldi gertatu dira (berandu gabiltza…) baina oraindik bada zer entzun Donostiklubaren egitarauan. Hain zuzen heldu den asteburu honetan DUB musikari eginen dio lekua jaialdiak, Donostiako REVOLUTIONARY BROTHERS bikote bikainarekin eta DADDY Grekin. Hurrengo egunean, hilaren 5ean, LIVE CLUB gaua ospatuko da DELCO eta THE SUNDAY DRIVERS taldeekin eta azkenik hilaren 6an DONOSTIKLUBA GAUA, MENDETZ, PETER HOOK, DJ AMABLE eta GRUPO EXPERTOS SOL Y NIEVE proposamenekin.
Pasa diren ekitaldiei buruz hemen topatuko duzu pop gaueko kronika (“.”, Tulsa, Deluxe eta teenage fan club taldeko bi kiderekin) eta bideoren bat.

Donostia elektronikoa
Jaialdiarekin paraleloan eta lehen Elektronikaldia jaialdiak abiatutako bide beretik jarraituz, Donostia elektronikoa lehiaketaren irabazleekin bilduma argitaratu du aurten ere jaialdiak. Diskaren argitalpenaren aurkezpen modura bertan parte hartu duten musikari eta talde gipuzkoarrek kontzertu bana eskaini zuten pasa den irailaren 15ean Jareño kontzeru aretoan. Bertan izan ziren zuzenean Mischa Canibal, Biconnection, L’Enfant terrible eta Ben Hamed. Hauei gehitu behar zaizkie cdan bai baina zuzenean egon ez ziren Ope Loeb, Cepuntobandish, Fairlight eta krell, nahiz eta hauek bertze dj besta batean parte hartu zuten (irakurri kronikak, hemen eta hemen).
DSCN4602.jpgDSCN4619.jpg

(argazkiak: donostikluba)

ROCK & CINEMA @ Bayonne

Thursday, October 4th, 2007

Berriki donostiako zinemaldian aurkeztu zen Joy Division taldeko Ian Curtis zenaren biopic filme hau ezagutzeko aukera eskaintzen du Baionako L’Atalante zinema areto interesgarriak, bereziki antolatu duen ROCK & CINEMA GAU honetan.

Otra ocasión para conocer este biopic del que fuera cantante de Joy Division, Ian Curtis, que si hace poco tuvimos la oportunidad de verlo durante el festival del cine de Donostia, ahora nos ofrece la más que interesante sala L’atalante De Baiona dentro de la noche dedicada al ROCK & CINEMA.

Controlfilm.jpg

vendredi 5 octobre / urriak 5 ostirala
soirée Rock et Cinéma gaua
l’AUTRE CINEMA, BAYONNE

> 18h15 : film JOE STRUMMER de Julien Temple
> 20h30 : film CONTROL de Anton Corbjin (on Joy Division)
> 22h30 : concert / kontzertua: ON BENITO (rock bluesy experimental)
> 23h : concert / kontzertua: DANISTO for BEAUTY (basse/batterie distordues)
>
> tarif spécial 2 films + concert : 10 €
> tarif Control + concert : 7,20 €

http://www.cinema-atalante.org


[MS41] TZESNE: Cliffs under the mist

Wednesday, October 3rd, 2007

Tzesne_Cutm_frontmax.gif

Vital weekly boletin klasikoaren azken aleak jakinaren gainean jarri gaitu: Tzesnek diska berria argitaratu du. Inguruotako musika esperimentalaren nondik-norakoak ulertzeko nahitaezko pertsonai honek, azken bi urteotan bakarrik argitaratutako lehen lana ekartzen digu, beti ere, iaz argia ikusi zuen Iversen-ekin egindako kolaborazioa ahantzi gabe. Kasu hontan eta “Cliffs under the mist” izenburuarekin, lan berria Mystery sea disketxeak argitaratu du, azken urteotan oker izendatutako “drone” musikaren mundu ambiguoan erreferentzia bilakatu den zigilua. Momentuz eta diska eskuratzen dugun bitartean zatitxo batzuk entzun eta lehen kritika honek iragartzen duenarekin konformatuko gara.

El último número del clásico boletin Vital Weekly nos avisa: Tzesne publica nuevo disco. Uno de los personajes indispensables para entender las coordenadas de la música experimental de estos lares vuelve con su primer trabajo en solitario en 2 años, sin olvidar la colaboración realizada con Iversen publicada el año pasado. En este caso, este “Cliffs under the mist” viene de la mano del sello Mystery sea, que durante los últimos años ha conseguido convertirse en una de las referencias importantes dentro del ambiguo mundo de la mal-llamada música drone. De momento nos conformaremos con escuchar un par de extractos y de imaginarnos gracias a esta primera crítica que será de este nuevo trabajo.

:: Tzesne: Sunburnt skin (extract)

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

:: Tzesne: By the dry seas… by the falling leaves (extract)

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

TÃœSÃœRI, FERNALIA, CAMUSI @ Mogambo

Tuesday, October 2nd, 2007

urriak 3 asteazkena / miercoles 3 de octubre, 21:00
Mogambo aretoa (Trintxerpe)

Tüsüri (Errenteria)
Fernalia (azkoitia)
Camusi (italia)

camusi_live_06_06_2007.jpg

Allende la puente

Tuesday, October 2nd, 2007

“Allende La Puente” exposición fotográfica, videográfica y arte sonoro.
Comisariada por Txema Agiriano y coordinada por MEM, presenta la obra de los artistas Txema Franco, Jaime Gartzia, Ignacio Saez, Felipe Uribarri, Pilar Baizán y Rinus van Alebeek.
Museo de Reproducciones Artísticas de Bilbao (San Francisco, 14. Iglesia del Corazón de Maria) Desde el 2 hasta el 21 de octubre. Inauguración el martes 2 a las 20 horas.

Esta exposición se enmarca dentro de los actos que bajo el nombre de “Bilbao La Vieja, Puente a la Cultura”, el Ayuntamiento a organizado con el fin de dar a conocer el barrio de Bilbao La Vieja, San Francisco desde un punto de vista cultural.

[UN]COMMON SOUNDS @ Experimentaclub

Tuesday, October 2nd, 2007

experimentaclub07.jpg

[un]common sounds egitasmoak Madrileko Experimentaclub jaialdiaren edizio berrian parte hartuko du. Egitarauaren barnean [un]common sounds dokumentaria aurkeztu eta proiektatuko da, eta ILIOS eta Xabier Erkiziak kontzertu bana eskainiko dute urriaren 5ean arratsaldeko 18etatik aitzin, La Casa Encendidan. Hauekin batera Experimentaclubek proposatzen duen egitarauak honako bertze musikariekin osatzen da: Merzbow, James Chance, Baseline, Radian, Satanicpornocultshop… eta hain zuzen egitasmo honen hegoamerikako aurkezpenetan ezagutu ahal izan dugun argentina eta uruguayko artista eta talde zenbati: Jorge Haro, Jorge Castro, Andres Oddone, Zort edo Cooptrol.

El proyecto [un]common sounds participará en la nueva edición del festival Experimentaclub de Madrid. Dentro del programa se poyectará el documental audiovisual [un]common sounds y los artistas ILIOS y Xabier Erkizia ofrecerán dos actuaciones, el día 5 de octubre, a partir de las 18 de la tarde en La Casa Encendida. Junto a ellos el programa que propone Experimentaclub se complementa con otros conciertos de: Merzbow, James Chance, Baseline, Radian, Satanicpornocultshop… y un nutrido grupo de artistas y bandas argentinas y uruguayas que hemos podido conocer en las diversas presentaciones del proyecto [un]common sounds que hemos podido realizar en sudamerica como: Jorge Haro, Jorge Castro, Andres Oddone, Zort o Cooptrol.

[www.experimentaclub.com] [www.uncommonsounds.org]

PODKARAZ. Euskarazko Podcasten I. Erakustaldia

Monday, October 1st, 2007

[via IGUA]

podcast_logoa.jpg
Podkaraz. Euskarazko Podcasten I. Erakustaldia
Antolatzaileak: Infozazpi irratia, UEUko Kazetaritza Saila, EHUko Kazetaritza Saila

Edozertaz edo edozeinetaz soinu-erretratu bat egitean datza lehen edizio honetako baldintza. Egoera bat agertarazi, pertsona bat deskribatu, denok egin eta inor onartzera ausartzen ez den hori kontatu… Nahi duzuna, baina atera diezaiogun errealitateari – norberarenari- soinu-argazkia! Egizu podcast bat gai horrekin!
Podcasten iraupena 3 eta 5 minutu bitartekoa izango da. Luzeagoak bidaltzeagatik, hala ere, ez da inor kanpoan utziko. Erakustaldian parte hartzeko azken eguna maiatzaren 15a izango da.

[http://www.info7.com/podkaraz/index.php]