BORROKA @ Sain Faust

Friday, November 23rd, 2007

LagunArte konpainiak aurkezten du
La Cie LagunArte présente :

desconocido.jpg

Duo Borroka bikotea
Pantxix Bidart – Kako Cavalié

Saint Faust herrian, azaroaren 24an, arratseko 10.30etan (Polikiroldegia)
A Saint Faust, le 24 novembre à 22h30. (Salle Polyvalente)

Kontseilu Orokorra-k antolatzen dituen Kultur Sasoinen karietarat
Dans le cadre des Saisons de la Culture, organisées par le Conseil Général des Pyrénées-Atlantiques.

FREE SOFTWARE SERIES

Thursday, November 22nd, 2007

fss_logo.png

Desetxea netlabelarekin eta w.m.o/r disketxearekin nahikoa ez dutenentzat, mattin nekaezinak bere lan plataforman leiho berri bat ireki du oraingoan soinulanak argitaratzeko cdr-label gisara. FREE SOFTWARE SERIES-i buruz ari gara, soilik software librearekin egindako diskak argitaratuko dituen labela. Momentuz KAKOFUNK (bizkaitarraren bakarkako lehen lana) eta TIM BLECHMANN (PUREDATA softwarearen maisu) dira katalogoa ireki duten artistak, bi lan aski desberdinekin eta emaitzei begira behintzat aipatu bertze plataformetan lasai egon zitezkenak, baina FREESS-ren helburuak ezinhobe betetzen dituztenak. Labelaren filosofia, argi eta garbi azaltzen du mattinek webgunean.

Por si ya no era suficiente con el netlabel Desetxea y el sello w.m.o/r, el inagotable mattin abre una nueva ventana en su plataforma de trabajo que se presenta como cdr-label para publicar nuevos trabajos sonoros. Se trata de FREE SOFTWARE SERIES, un label que publica trabajos exclusivamente realizados con software libre. De momento, abren catálogo los nuevos trabajos de KAKOFUNK (estreno en solitario) y TIM BLECHMANN (maestro del PUREDATA), con dos obras bien diferentes y que tranquilamente podrían formar parte de las dos plataformas ya comentadas al principio, pero que cumplen perfectamente con el objetivo planteado por FREESS. La filosofía del sello con todo tipo de detalle, en su web, alto y claro:

FOR THE PROMOTION OF EXPERIMENTAL WORKS REALISED USING FREE SOFTWARE
CDRS editions of 200 in nice oversize sylver-on-black printed sleeves
50 copies go to the artist
(..)

AS11: Pneumatik (live @ Arteleku2006)

Wednesday, November 21st, 2007

AS11_Edorta.JPG

Gracias al boletín Vital Weekly nos enteramos de la publicación de un nuevo disco del artista griego AS11 titulado Pneumatik y que fue (parcialmente) grabado en Arteleku durante las jornadas [un]common sounds que se celebraron en noviembre del 2006, hace exactamente un año. En aquella ocasión AS11 actuó sólo y junto a EDORTA IZARZUGAZA, conciertos que probablemente todavía recordarán los allí presentes. Y es que como el título del disco resultante indica, AS11 utilizó en sus actuaciones un neumático de camión y un taladro, con el cual llego a llenar de humo y ruido la sala de exposiciones de arteleku hasta evacuarla por varios minutos. Ahora, el sello Echo Music ofrece la oportunidad de disfrutar de aquellas grabaciones, que algun día deberían de estar tambien online en la web de arteleku.

Vital Weekly boletinaren bidez jakin dugu AS11 greziar artistak Pneumatik izeneko diska berria argitaratu duela, ia osorik Artelekun 2006ko azaroan (orain urte bat hain zuzen) ospatu ziren [un]common sounds jardunaldietan grabatua. Aldi hartan AS11-k bakarrik eta EDORTA IZARZUGAZArekin egin zituen kontzertuak, hortarako, orain argitaratu den diskaren izenburuak dion bezala, kamioi baten neumatikoa eta taladro gisako bat erabiliz tresna gisara. Seguruaski han izan zen edonork erraz ahantzi ez duen emanaldia da, tresna horiekin zarataz eta kez bete baitzuen artelekuko erakusketa gelan, minutu batzuz hustu behar izan arte. Orain Echo Music disketzeak grabaketa haiek entzuteko parada eskaintzen du, nahiz eta kontzertuen bideozko grabaketak noizbait artelekuko webgunean online entzun ahal izanen diren.

ec09.jpg
AS11 – PNEUMATIK (CDR by Echo Music)
Music by Greek AS11 has been mostly released by Antifrost, but for his latest release he headed out to another Greek label, Echo Music. Three lengthy pieces, the first two are live pieces and one studio piece. The live pieces were recorded in San Sebastian, of which the second is a collaboration with Edorta Izarzugaza. These are the facts. The little known facts as per usual AS11 like a bit of mystification. I am not sure how to perceive the title of the release, but it seems if all three tracks use some of drill or something pneumatic like that. All three piece are highly minimal in approach with machine like sounds. Especially the two live pieces have that quality. Changes happen, but are rare. An amplified drill, with the addition of… well, of what exactly? It’s hard to tell. The third track, the studio piece ‘Melutaso’ feeds the mechanical machinery through computer effects, to the same minimal extent as the live cuts, but as the piece progresses things happen and there are
major changes in the various movements of the piece. I liked that track better than the two more singleminded live pieces. They are mere documents of a live action than thoroughly composed music, me thinks. (FdW)
Address: http://www.echomusic.gr

ARRUTI COLUMN: El retorno

Tuesday, November 20th, 2007

NAD SPIRO – LIVE Tinta Invisible CD

SPIROWEB.jpg

jueves 22 nov – l’Antic Teatre – 21 h.
presentación en Barcelona: Tinta Invisible cd – Geometrik Records

L’Antic Teatre . C/ Verdaguer i Callis 12 – Barcelona
Tel: +34 93 315 23 54 (Reservas)
http://www.lanticteatre.com

Audio BAR pre+post-gig . entrada 4 euros (apoyo L’Antic Teatre)

ARRUTI COLUMN : EL RETORNO
[http://www.xenoid.com/~spiro/]

LUCIA RECIO improv festival

Monday, November 19th, 2007

9ee1b060b283da2232fccdcc2d42396f.jpg

LUCIA RECIO es un festival en tour, que se celebra en varias ciudades del sur de Francia y que tiene como base la improvisación musical. Organizado por la asociación Einstein on the beach y apoyado por infinidad de organizaciones, el tour viaja desde Burdeos a Pau, Auch, Baiona, Hazparne, Arcizans Avant hasta Tolouse y Casteljaloux. Los músicos invitados por su parte trabajan la improvisación desde diversas perspectivas como el rock, jazz, folk… El festival que se viene celebrando desde primeros de mes y ahora llega al país vasco. Aquí va el programa:

mardi 20 et mercredi 21 . Conservatoire National de Bayonne
ateliers impros non ouverts au public Read the rest of this entry »

ORNITORRINKUS @ Lutxana

Friday, November 16th, 2007

ornitolutxana.jpg

azaroaren 18 igandea / domingo 18 de noviembre, 20,00
Eskola zaharrak, Antiguas escuelas . Lutxana-Erandio

ORNITORRINKUS:
Maialen Lujanbio: ahotsak, hitzak
Judith Montero: saxofoiak
Xabier Erkizia: hots, elektronikak eta espazializazioa
Iñigo Telletxea: Soinua
Ibai Gogortza: argiztapena

Plataforma Tirantek antolatutako Azaro Kulturalen barruan.
Dentro de los eventos programados por Plataforma Tirante.

Christian Marclay: CROSSFIRE

Friday, November 16th, 2007

marclay_crossfire.jpg

Instalazioa:
CHRISTIAN MARCLAY: Crossfire
Uharteko arte garaikideko zentrua, Uharte (Nafarroa)
2008ko urtarrilaren 31a bitarte

Zenbat irudiz osatzen da gure irudizko memoria? hauetatik zenbatek gordetzen dute lotura biolentziarekin?
Aspalditik entzun izan ditugu armen inguruko kulturari buruzkoak. Hasiera batean, AEBtatik heldu ziren filmeetan eta gaur egun iada mundu osoko filmeetan suzko armek duten presentzia amaitezinak biolentziaren ikonoenganako esposizio etengabera eraman gaitu, informazio guzti horrek ekarriko dituen eta ekartzen dituen ondorioetan sobera pentsatu gabe. Hain gaude ohituak suzko armak zineman eta telebistan ikusten, dagoeneko zaila egiten dela telebistako saio edo filme bat imajinatzea modu batera edo bertzera armetan pentsatu gabe. Horri gainera armen izaerak berak filmeen eta orokorrean mugimenduzko irudien izaera eta formak ere moldatzeko erakutsi duen gaitasuna gehitzen badiogu, biolentziaren espektakularizazio ikaragarri bat bizi dugula pentsa genezake. Baina ez dut uste hau inorentzako berria denik, gai honi buruz bertzelako ikuspegi batek hala dela ohartarazten ez badigu behintzat. Christian Marclay iparramerikarraren Crossfire multimedia instalazioak hala egiten du. Christian Marclay askotan izan dugu hizpide. Soinugintzaren ikuspegitik abiatuz, nagusiki musikaren baina baita bertzelako medioen ikonografiak erabiltzen ditu bere lanean esperimentu estetiko eta kontzeptual gordinak sortzeko. Aldi honetan, Hollywoodeko hainbat filmetako (gehienak aski ezagunak) erreferentziak erabili ditu, soinu eta irudien bidez suzko armen inguruko esperientzia bizi bat proposatzeko. Berriki ateak ireki dituenean (oraindik erdi hutsik dagoela erran daiteke), Uharteko arte garaikideko zentruak erakusketa eta instalazio zenbait aurkeztu ditu bere eraikin berrian, horietako bat Crossfire. Izenak berak dion bezala “gurutzatutako su”-ei (fuego cruzado) egiten die erreferentzia instalazioak. Gela ilun batean lau bideoproiekzio gurutzatu erakusten ditu, bakoitza bere soinu ekipoarekin eta denak bikain sinkronizaturik. Ideia bat egiteko, orotara pantailaz inguratutako kubo baten barruan egotearen inpresioa sortzen du instalazioak. Irudi gehienek armen lehen planoak erakusten dituzte, ikusleari tiroka ari zaizkiolaren itxura emanez. Tarteka, geldiuneen bidez maisuki editaturik, gure memorian filmeei esker itsatsita gelditu zaizkigun armen inguruko mugimendu, zarata eta gestuak ere nahasten dira, orotara collage modura sortutako koreografia makabro bat osatuz. Barruan bizi daitezken sentsazio bortitz eta tentsoek (ikusgarriak ere badira), kanpora irteterakoan resaka gisako bat sortzen dute, barruan egondako denboraren arabera gaindosi ere bihurtu ahal direnak. Halaere bertara bisita egiterakoan, denetik topatu genuen tiro-kutxaren barrenean, haurrak, helduak, gazteak, adinekoak…. eta itxura batean gainera, denak edo gehienak behintzat irrifartsu. Egia ote da beraz biolentziaren ikonografia hori hain onartu dugula gure, etxeko, egin arte? Hau hala bada, sortzen al du Marclay-k irudien abuso honen inguruko kritikarik? edo Tarantinoren, Kitanoren eta bideojokuen tiroketei egindako omenaldi soila bihurtzen al da Crossfire?
Zaila da, gero eta zailagoa, ikuskizunaren gizarte honetan (zenbateko arrazoia zuen Debordek…) kritika eta aisialdirako kontsumorako produktuen arteko diferentziak sumatzea.
X.Erkizia

PUNK ’77 +30

Thursday, November 15th, 2007

1894549853_002bf6966e1.jpg
Dagoeneko hasita baldin badago ere oraindik bada zer ikusi, entzun eta mintzatu EHUk Leioako kampusean antolatu duen PUNK’77+30 jardunaldietan. Punk mugimenduaren 30. urteurrena (heldutasuna? edo hori 18rekin izan zen?) aitzakitzat hartuz, egitarau honek garai hartan gertatutakoaren berri eta haren arrastoen bidea jarraitu eta aztertu nahi du, filme, mahai-inguru, kalejira eta hitzaldien bitartez. “DIY” filosofia, anti-copyright-a… bizirik al daude oraindik punk mugimenduaren oinarriak? galdera honi eta bertzainbati erantzuna bilatu nahi diete jardunaldi hauek. Ikus hemen egitarau osoa.

Aunque comenzaron la semana pasada, todavía queda mucho por ver, escuchar y debatir en las jornadas PUNK’77+30 organizadas por la UPV en al campus de Leioa. Aprovechando el 30 aniversario (la madurez? o eso ya pasó con los 18?) del nacimiento del movimiento punk el programa pretende mostrar lo que aconteció y lo que ha permanecido de todo aquello, mediante proyecciones, mesas redondas, pasacalles y conferencias. La filosfoía “diy”, el anti-copyright… siguen vivas las bases del punk? Estas jornadas intentaran dar respuestas a éstas y otras preguntas en torno al punk. Consulta el programa completo aquí.

[http://punkbbaa.wiki-site.com/index.php/Portada#PUNK_1977.2B30]