SOUNDS LIKE A PRESIDENT

Friday, November 16th, 2012

t1larg.obama.speech.gi

2012ko azaroaren 15ean BERRIA egunkariko “Bi ahotsetara” iritzi zutabean agertu bezala:

Badirudi hauteskundeetan soilik arduratzen garela oratoriari buruzko teoriez. Hautagaiak mikrofonoaren aitzinean solasean entzuten hasten garenean, beti agertzen dira haien diskurtsoak, haien solasak eta haien solaskerak aztertzen dituzten analistak. Ze mezu, nori zuzenduak, ze helbururekin, ze tonotan… Botoak irabazteko orduan detaile guztiak bihurtzen dira ezinbertzeko. Baina analista gutti ausartzen da ahotsari buruz mintzatzen. Berriki egin dituzten AEBko hauteskundeen aitzakian Greg Goodale ikerlaria hautagai guztien ahotsak aztertzen aritu da, botoa noren alde eman erabakitzeko orduan ahotsaren ezaugarriek ze eragin duten ikertu nahiean. Bere hitzetan, historian atzerako ariketa eginez, ez omen da zaila ahots egokiena dutenak hauteskundeetan garaile atera direla ondorioztatzea. Honek ez du hautagiek errandakoa guttiesten, ez dio diskurtsoari garrantziarik kentzen, baina baldintzatu egiten du mezuak gure belarrietara nola iristen diren. Presidente baten soinua izatea ez dago ahots guztien eskura, edo ahots guztiek ez dute (ezin dute) presidenteak izan behar lukeen soinu hori eduki. Romneyk halakoa omen du. Obamak ere bai, jakina.
Ahotsak ez dira objektuak, ez dira betirako berdin mantentzen. Nondik erabili edo solastu molde berriak hartzen dituzte. Hemeroteketara jo eta Margaret Thatcherren ahotsaren bilakaera entzun bertzerik ez dago hortaz konturatzeko. Edo hain urrun joan gabe, Zapaterorena adi entzunda, segidan konturatu gara, presidenteen ahotsak egoera politikoen arabera aldatzen joaten direla. Tonu, sakonera, textura eta zergatik ez, musikaltasunean. Eta ondorioz guk ere, ez ditugu berdin entzuten. Ez zaizkigu berdin iristen.
Irabazleak zein diren jakinik, tranpa eginez, EAEn izandako azken hauteskunde kanpaina entzuten jarri naiz berriz, ahotsei erreparatuz. Eta lehendakari-soinuak zehazki nolakoa izan behar lukeen jakin gabe, guttienez lehendakari ahotsik ez dutenak segituan ezagutu ditut. Belarrietan min egiten dute.

Xabier Erkizia

BILLY BAO: Buildings from Bilbao

Thursday, November 15th, 2012

billy bao buildings

Burka for everybody disketxeak argitaratu berri du Bilboko BILLY BAO taldearen azkeneko aberrazio diskografikoa. Lan berriak Buildings from Bilbao du izena eta May’08 (Parts Unknown, 2009) arrakastatsuaren ildotik jarraitzen du. Alegia, inorako bidean… baina bilbotarrak bezala, gogoz.

El sello Burka for everybody acaba de publicar lo nueva aberración discográfica del grupo bilbaíno BILLY BAO. El trabajo, se titula Buildings from Bilbao y sigue la senda iniciada con el exitoso May’08 (Parts Unknown, 2009). O sea, a la nada… pero como buen bilbaíno, con intención.

Billy Bao – Buildings from Bilbao LP sample

KOLOREAK ENTZUTEN DITUEN GIZONA arratsean

Thursday, November 15th, 2012

Euskadi Irratiko Arratsean saioan, 2012ko azaroaren 14ean, Xabier Erkiziak egindako kolaborazioa.

“Kolore eta soinuen eztabaidatik haratago, bidean uzten dituen esaldiek erraten dute gehien: Berak dio: pixkat arraroa baldin bazara, normala izan nahi duzu. Baina hagitz arraroa baldin bazara, errekonozimendua bilatzen duzu”

[Koloreak entzuten dituen gizona, X.Erkizia, Arratsean 2012-11-14] Read the rest of this entry »

MONTEHERMOSO GILTZAPEAN

Thursday, November 15th, 2012

[Berria, 2012-11-15]
Montehermoso ixteko bideari ekin dio Gasteizko Udalak
Kulturguneko zenbait lanez arduratzen diren enpresekin kontratuak etetea erabaki du Marotoren taldeak

Xabier Arakistain Arakis barik hasi zuten 2012a Gasteizko Montehermoso kulturgunean. Eta 2013a badirudi ez dutela hasi ere egingo. Alegia, itxi egingo dutela. Gasteizko Udalak erabaki du kulturguneko zenbait lanez arduratzen diren enpresekin zeukan harremana etetea. Urtea amaitu, eta eten egingo ditu aretoen zaintza, eraikinaren segurtasuna eta mediatekaren jarduera kudeatzen duten enpresen kontratuak.

Udalak Montehermosorekiko duen interes falta ez da berria. Gasteizko alde zaharreko muinoan kokaturiko kulturgunera bideratutako aurrekontua %80 murriztu zuen urtea hasieran.

Hala, azken berriek zalantzarako tarte txikia uzten dute: langileen artean aspalditik hedatua zegoen pronostikorik ilunena egia bihurtuko dela dirudi. Montehermosoko ateak itxi egingo dituztela. Araceli de la Horra Montehermosoko egungo zuzendariarekin hitz egiten saiatu da BERRIA, baina ez du adierazpenik egin nahi izan.

Badirudi Javier Marotok gidatzen duen taldeak Gasteiz Antzokia izeneko kafe antzoki bat ireki nahi duela eraikin horretan, baina, gaur-gaurkoz, oposizioko taldeek ez dute inolako proiekturen inguruko berririk. Eta egoera ekonomikoa zein den kontuan harturik, nekez irudika dezakete tankera horretako asmo batek aurrera egingo duenik.

Zernahi irekitzen dutelarik ere, Montehermoso itxiko badute, erreferentziazko toki bat galduko du Euskal Herriko artearen esparruak. Berez, Arakisen aroaren amaierarekin, hein handi batean, hala gertatu den arren. Eta Arakis Montehermosotik aldentzeko erabakia ez da soilik PPrena izan, Marotok agintea hartzean gauzatu bazen ere. jarraitu irakurtzen

OGELLA LINE @ Kanbo

Wednesday, November 14th, 2012

518400_285597_KUL_ITXAROBORDA_copy_original_imagen_foto300x168

Azaroak 16 ostirala / Vendredi 16 novembre
19.00 / Mediateka-Médiateque, KANBO (Lapurdi)
“Ogella Line”

Irakurketa-kontzertua / Lecture-concert
Itxaro Bordaren olerkiak, hura berak euskaraz eta Mylène Charrierek frantsesez irakurriak,
Kako Cavaliék kontrabaxuan eta Pierre Thibaudk baterian lagundurik.
Poèmes de Itxaro Borda lus par elle-même en basque et par Mylène Charrier en français,
accompagnées par Kako Cavalié à la contrebasse et Pierre Thibault à la batterie.

entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BBCren entzulariak arratsean

Sunday, November 11th, 2012

05_bbc_monitoring_service_listening_room_1941_640x390

Euskadi Irratiko Arratsean saioan, 2012ko azaroaren 6an, Xabier Erkiziak egindako kolaborazioa.

Ernst Gombrichek dena entzun behar izateak entzulea gaixotzeko ahalmena duela bazekien, eta beharrezkoa ikusi zuen entzuleak trebatzea, beti ere gerra irabazi ahal izateko. “Interpretaziorik gabe, ez dago errealitaterik -zioen berak.- beraz begi inuxenterik ez dagoen bezala, ez dago belarri inuxenterik”
[BBCko entzunlariak, X.Erkizia, Arratsean 2012-11-6]

002 BBCko entzunlariak by xabierk

JOSUE MORENO. MIKEL R. NIETO @ Off Herzios

Friday, November 9th, 2012

offhz03poster

Circuito Itinerante de Arte Sonoro y Músicas Extrañas, Off Herzios:
Aurikularetarako kontzertuak / Conciertos para auriculares
Josué Moreno / Mikel R. Nieto

Azaroaren 9a ostirala / Viernes 9 de noviembre
Galería Mr. Pink . Valencia
http://www.audiotalaia.net/offhz/offhz-003-mr-pink-gallery/

Read the rest of this entry »

MUGETAZ

Friday, November 9th, 2012

edciharry

EXPOSITION MUGETAZ ERAKUSKETA
ERIC DICHARRY

Du 15 novembre 2012 au 6 janvier 2013
Azaroaren 15etik 2013ko urtarrilaren 6ra arte
Euskal Museoa / Musée Basque . Baiona Bayonne

PDFhttp://ericdicharry.hautetfort.com/

Eric Dicharry antropologiako ikertzailea da, egilea eta artista garaikidea. 2009an Daniel Fabreren zuzendaritzapean Pariseko Gizarte Zientzietako Goi Ikasketako Eskolan tesia aurkeztu eta gero, ikerketarako sari eta laguntza zenbait eskuratu du. Ikergaien artean, besteak beste, honako hauek izan ditu: Zuberoako maskaradak, euskaldunen irria (Barandiaran Fundazioa), Euskal Herriko besta eta arte garaikidea, hezkuntzaren ekologia eta bertsolaritza (Eusko Ikaskuntza).
Baionako Euskal Museoko erakusketak euskal donbora/espazioaren berrinterpretazio bat egiten du. Bost aizkorak, argazkiek eta bi bideok osaturik, mugei buruz galdegiten du. Erakusgai dauden argazkiek euskal kostaldean egin akzio baten berri ematen dute. Erakusketaren xedea: historiaurreko harrespilen egilearen proposamen espirituala eta bisitaria buruz buru paratzea. Denbora zeharkatzearen ideiaren baitan biltzen da proposamen artistikoa. Izan ere, artzainek mugatu esparru biribila ez ezik, historiaurreko dimentsio espazial hura ere ekartzen dute gogora aizkorek. Biribiltasunak ez du soilik igortzen XX. mendeko praktiketara, baita duela 4.000 urte egiten omen ziren historiaurrekoetara ere. Hortaz, denbora zeharkatzeko bide bilaka daiteke eskultura, hic eta nunc arteko esteka, bestaldekoaren eta behialakoaren arteko lotura.