KAFEA ETA GALLETAK 12. saioa

December 16th, 2009

11. saioa pasa zitzaigun arren (eta hori Akauzazte Danok eta Swans tartean izanik!) ezin dugu pasatzen utzi dagoeneko urtebete baino gehiago egin duen KAFEA ETA GALLETAK ekimena. Aitzina aipatu izan dugun bezala disken entzunaldiak, mahai-inguruko komentarioak eta kontzertuak gure etxeko egongelan bageunden bezala aurkezten dituen ekimen berezi honek eredugarri izaten jarraitu beharko lukeela uste dugu blog honetan idazten dugunok. Eta nahiz distantziagatik zaila egiten zaigun bertaratzea saio berri baten berri dugun aldioro gure belarrien imajinazioak (halakorik bada) kilikak sortzen dizkigula ezin dugu ukatu. Bai, erromantikoak gara batzuetan… eta?

12SAIOA

KAFEA ETA GALLETAK 12. saioa

(GABONETAKO SAIO BEREZIA / SESIÓN ESPECIAL DE NAVIDAD)
Abenduaren 19an / 19 de diciembre
gaztetxea, Gernika (Bizkaia)

18:00  Disko entzunaldia / Audición del disco
“A CHRISTMAS GIFT FOR YOU FROM PHIL SPECTOR”
19:00 Kontzertua / Concierto
SANTIAGO DELGADO AND THE RUNAWAY LOVERS

Saioarekin hasteko, Phil Spector ekoizleak 1963an atondutako diskoa entzungo dugu, The Ronettes, The Crystals, Darlene Love eta Bob B. Soxx & the Blue Jeans taldeen kantak jasotzen dituena. Askoren iritziz, Santi barne, inoiz grabatu den Gabon-diskorik onena. Bukatutakoan, Santiago Delgado & the Runaway Lovers-en rock & roll akustikoa entzungo dugu zuzenean, Jonathan Richman eta Ramones taldeen arteko zerbait. Oraingo honetan, berak paratutako Gabon kantez osatutako errepertorioa ekarriko digu gurera. Haren kontzertuek mundua maitatzeko gogoa ematen dute. Arazoa da kontzertuak bukatu egiten direla, eta mundura itzuli behar garela. Baina hori beste kontu bat da.

Para comenzar la sesión escucharemos el disco que produjo Phil Spector en 1963, que contiene canciones de The Ronettes, The Crystals, Darlene Love eta Bob B. Soxx & the Blue Jeans. Para muchos, Santi incluido, el mejor disco navideño que se ha grabado. Después de la audición escucharemos en directo el rock & roll acústico de Santiago Delgado & the Runaway Lovers, algo entre Jonathan Richman y los Ramones. Esta vez, nos van a traer a Kafea eta galletak un repertorio formado por canciones navideñas. Sus conciertos dan ganas de amar el mundo. El problema es que los conciertos terminan y hay que volver al mundo. Pero esa es otra historia.

ANTOLATZAILEEN OHARRA:
Antolatzaileok bat egiten dugu saio honen egun berean EGUNKARIAko auzipetuek Bilbon 17etan deitu duten manifestazioarekin. Bertan izan ez arren, haiekin gara. Guri dagokigunagatik, harro gaude gure Egunkariko kultura atalak irakurlea pertsona intelijentetzat hartzen zuelako.

NOTA DE LA ORGANIZACIÓN:
L@s organizador@s mostramos nuestro apoyo a la manifestación convocada en Bilbo por los procesados en el caso EGUNKARIA. Aunque no estemos allí estamos con ellos. Por lo que nos toca, estamos orgullos@s de la sección Kultura de nuestro diario, porque trataba a l@s lector@s como personas inteligentes..

Leave a Reply