Mintegia ZoOo II: Hitz Basatia

September 7th, 2010

ZoOo mintegia: Hitz Basatia
Irailaren 15, 16 eta 17an
Kristina Enea, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)

seminario_animal_es

Joan den ekainean Donostian abiatu zen ZoOo ekitaldi zikloa azken txanpan sartzen da. Hiru hilabeteotan, Donostiako Kristina Enea eta Arteleku zentruetan hainbat ekitaldi ospatu da: Erakusketa, Bill Burnsen performance saioa, Andreas Wutzen zinema emanaldia, Slavek Kwiren Entzute Animalia tailerra. Guzti hori apirila maiatzan Gasteizko Amarikak antolaturiko Nader Koochakiren erakusketa eta Xabier Erkizia nahiz Francisco Lópezen kontzertuak kontutan hartu gabe. Hauek ere, azken finean ziklo bereko ekitaldiak izan baitziren.
Heldu den hilaren 15an Kristina Enean, erakusketak ateak itxi eta bi egunetara, mintegi berri bati emanen zaio hasiera, hau ere Hitz Basatia izenarekin. Bertan, alor ezberdinetako hainbat pentsalarik hitzaldiak emango dituzte, beti ere animalia, gizakia eta hizkuntza hizpide hartuta. Bertan izanen dira hizlari Jorge Riechmann, Vanessa Lem, Iñaki Segurola, Garbiñe Larrea, Miguel Álvarez Fernandez eta Alessandro Bosetti, azken hau gainera kontzertu modura. Mintegiari buruzko informazio guztia honako PDF dokumentu honetan topa dezakezu.

Bidenabar merezi du gogoratzeak, ZoOo zikloak oraindik azkeneko ekitaldi bat ere izanen duela, urria hasieran Donostiako Aquariumean. Bertan Hydrophonia izeneko mikrojaialdi bat arduratuko da hain zuzen zikloari amaiera ematera, urazpiko soinu paisaiari erreparatuz etaKim Cascone, Jana Winderen, Lee Patterson, Michel André eta Michael Rooken laguntzarekin. Laister informazio gehiago webgune honetan bertan.

[www.cristinaenea.org/zooo]

Leave a Reply