[audiolab] BIDEOGINTZARAKO SOINU BANDEN EKOIZPENA

June 8th, 2011

BSO_V_irudia_web

Tailerra – Workshop
BIDEOGINTZARAKO SOINU BANDEN EKOIZPENA
Alberto Castroren eskutik

Uztailaren 11tik 14ra
10:00-14:00 – 16:00-20:00

Arteleku, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)
Antolatzailea: Audiolab / Koordinatzailea: Ima Morillas (Paralux)
Salneurria: DOAN
Plazak: 12
Tailerretan parte hartu ahal izateko bidali zure CV-a eta arrazoiak UZTAILAREN 3A BAINO LEHEN arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Izenburuak berak dion bezala, lantegi honen proposamena bideolanetan audioa lantzeak duen garrantziaren inguruan hausnartzeko beharraren ondorio da. Askotan, enkuadre edo argi egokia zaintzen diren bezala, azpiko zarata batek sekuentzia oso bat hondatu dezakela ahantzi egiten dugu. Hain zuzen, tailer honek errodai eta toma bakoitzak behar duen soinua behar bezala lortzeko jakintza jasotzea du helburu: gorputza duen off ahots bat, soinu efektu naturalak, soinu artistikoago edo esperimentalagoak sortzeko moduak…
Nagusiki ikuspegi artistiko eta sortzaile batetik abiatuta, tailerrak, soinua jasotzeko, soinu bandak (musika, soinu efektuen diseinua) osatzeko edo soinu eta irudiak sinkronizatzeko nahiz nahasteko garaian, kontutan hartu beharreko prozedura, irizpide eta teknikak azaltzea du xede. Hortarako parte hartzaileen lan taldeak proposatu zenbait proiektu hartuko dira oinarritzat, tailerraren bukaeran emaitzaren bat erakusteko helburuarekin. Horrez gain 5.1 soinu arkitekturari ere arreta eskainiko zaio tailerrean, grabaketa prozesutik hasi eta ondotik egin beharreko tratamendua bitarteko pausuak azalduz.
Lantegia ikusentzunezko gutxieneko jakintza duten erabiltzaileei zuzendurik dago, bereziki bideogintzara zuzenduriko audioaren funtsetan sakondu nahi duten sortzaileei.
Alberto Castrok zuzeneko, estudioko, zinema nahiz bideoko soinu teknikari lanean ibilbide luzea osatu du, Berriki jatorrizko soinua oso osorik berreraiki behar izan duen dokumentari baten post-produkzio lanean aritu da.

http://www.myspace.com/albercastro

[blogs.arteleku.net/audiolab] [blogs.arteleku.net]

Leave a Reply