Gipuzkoako Software askearen elkartea
February 26th, 2007
GISA Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Bere helburu nagusia “software librea” sustatzea da, baita “GNU/Linux” sistema eragilea ere, “Linux” izenaz ezagunagoa.
Azkeneko hamar urteotan izugarrizko hazkuntza jasan eta gero, software librea informatika sektorearen aktore garrantsitzuenetako bat bihurtu da: hala ere, beste sistema eragileetatik GNU/Linuxera migratzea ez da nabaria, eta bere adopzioa mantsotzen duten faktore garrantzitsuenetako bat da.
Arazo honen interbidean laguntzeko, GISA Elkarteak egoki deritzon aplikazioen garapenean lagunduko du. Dokumentazioa ere sortuko du. Bai aplikazioak bai dokumentazioa GPL lizentziarekin argitaratuko dira, edo beste lizentzia bateragarri batekin.
GISA Elkarteak mota guztietako ikastaroak eta promozio eta zabalkunde ekitaldiak antolatuko ditu, zuzenean edo on-line. Modu berean foro bat eta wiki bat mantenduko ditu, erabiltzaileen zalantzak kontsultatzeko. Zerbitsu teknikoa eskeiniko die eskatzen duten erabiltzaileei.
Aplikazio askeen kopuru handia kontutan hartuta, ezinezkoa da guztiei buruzko informazioa eskeintzea. Hau dela eta GISA Elkarteak Debian GNU/Linuxen azpitalde bat banatzea erabaki du, lan oinarri moduan erabiliko duena. Banaketak CD-Live formatua izango du, hau da, ordenagailuan instalatu gabe frogatu ahal izango da. Lehenengo bertsioa 2006ko Ekainean prest edukitzea espero dugu.
………….
GISA Elkartea es una asociación sin ánimo de lucro, cuyo principal objetivo es la divulgación y promoción del denominado “software libre” y de el sistema operativo “GNU/Linux” más conocido popularmente como “Linux”
Dado el gran número de aplicaciones libres que existe, resulta impracticable proporcionar información acerca de todas ellas. Por tanto, GISA Elkartea ha decidido distribuir un subconjunto de Debian GNU/Linux, que usará como base de trabajo. La distribución tendrá la forma de un CD-Live, es decir, podrá ser probada sin necesidad de instalarla en el ordenador. Esperamos tener disponible una primera versión en Junio de 2006.