ACT & Christian Coutzac @ Batenbila

May 21st, 2007

bbbig.gif

BATEN BILA
Maiatzak 25 Mai . 9 etan / 21 h
Xuriatean Hazparnen

Rencontre entre / topaketa:
ACT : «Vide grenier sonore»
Christian Coutzac : «Riffs philosophiques»

ACT _ http://www.kirikino.net
2001eko abenduan, « Revenge toy » lehen diskoa ateratzen da. CD-R formatuko auto-ekoizpen lan hau urririk banatua da. Nagusiki, CD-etan eta Telebista grabaketetan bildu zatiez osatua da. 2002an, soinu berriak atxeman nahiz, bibolin arku bat baliatzen hasten naiz gitarra apala eta gitarra elektrikoa jotzeko. Gehienetan, soinuak efektu batzuen eragina dauka. Doinu horiek grabatzen ditut, musika lagin-egile batean sartzen eta nere bigarren diskoaren oinarria bilakatzen dira. Bi bildumatan parte hartzen dut : lehena « Amanita records »-ek eta « Idoia »-k atera « Recycling Buzz », eta bigarrena « Anorack records »-ek atera « Cosmonaute ». Zati baten sortzea Donostiako hamabigarren musika berrien jaialdiarentzat. Bertzalde, bi abesti eta soinu-dei bat egin ditut Alemaniako « Filmgruppe chaos » eta « Akas » kolektiboek « Copyright Violation Squad »-ekin elkarlanean ekoiztu « Faites vos jeux » filmarentzat. 2003an, bateria eta perkusio doinuak grabatzen eta nere zatietan sartzen hasten naiz. Abuztuan, Voodoo Muzak-eko Stephan Krieger-ekin « Muzact » kontzertu erdi-inprobisatua ematen dugu « Headphone Festival 2003 » jaialdian. Irailan, « XL » bigarren lana kaleratzen da « Amanita records » disketxean. Abenduan, www.kirikino.net webgunea sarean ezarria da. Bertan, « XL »-eko abesti baten zatietatik egin Flash tresna bat aurki daiteke, juke-boxe bat « XL »-eko zati batzuekin, kronikak bai eta grafiko (disko azalak,…) eta soinu (« Muzact » eta « Revenge Toy »-eko zatiak) lan ezberdinekin, abenturaren hasieratik honera.
Momentu honetan, arrabitegile batekin lanean ari naiz arku batekin jo daiteken gitarra apala bat egiteko. Gainera, kontzertu bat prestatzen ari naiz.

CHRISTIAN COUTZAC
«tresnak, gauzakiak, erremintak, boza eta textoa erabiliko ditut, olerkigintza ozena eta «riffa» filosofikoak egiterat saiatuko naiz …

Nere lehen taldea PSEU izan da, aurrerapeneko musika eta ikusgarria, duela bi urte atera den CD bat MUSEA sor-markarekin, 1982 grabaketa baten berrargitalpena. Gero, bidaiatu dut hezkuntza-priektu batzu antolatuz, zaldiz, oinez, itsasontziz eta herri batzu zeharkatuz, nere itsas-zakua ondotik lurreratu dut Bordaleko hegoaldean , 20 kilometrotan den industrial-larre batean, 19 garren mendeko ontziola batean…. (Les Chantiers Tramasset). Gaur egun, ontziolak soldatapeko batzuekin funtzionatzen du , itsasontziak berriz eginak dira pixkanaka pixkanaka ikusgarri, erakusketa, festibal, conferentzia, formakuntza, eta topagune erregularki bihurtzen den toki huntan.
Paraleloki, musikari berriz lotu naiz eta Cie Fracas sortu dut, ekintza kultural eta artistiko partaidedunak sortzea eta antolatzea helburu duen diziplina anitzetako eta zelai guzietako kolektibo bat… Bestalde, gehiago ezagutua den «Gangpol» izenarekin Sylvain Quément musikalariarekin duo gisa lan egin dut elektro eszenan baita ere «La Machine» ( musika tradizional berria) taldeko Julien Barbances-rekin . Honekin hegoaldeko Indiarat, Keralarat, joan naiz musika jotzerat eta ondotik Frantziarat etorri diren indiako hiru musikalariekin proiektu bat muntatu dugu. Elkarren arteko lanari esker, munduko musika labelan sartua den sorkuntza bat grabatu dugu.
Orain, gehiago hartua egoiten naiz idazketarekin, olerkigintzako girotasun eskasaren egiaztapen erregarriarekin eta mundua berliluratze premiatsua den beharrarekin

Leave a Reply